Angelique Rockas
Angelique Rockas | |
---|---|
(1990) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Αγγελική |
Jaiotza | Boksburg (en) , 1951ko abuztuaren 31 (73 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | George Rockas |
Ama | Stavroula Rockas |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea Hegoafrikako Unibertsitatea St Dominic's Catholic School for Girls, Boksburg (en) Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance (en) |
Hizkuntzak | ingelesa greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, theatre practitioner (en) , aktorea, antzerki ekoizlea, aktibista, ikertzailea, dantzaria, artista bisuala eta zuzendari artistikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
|
Angelique Rockas (Boksburg, Hegoafrika) aktore, ekoizle eta aktibista da. Londreseko Teatro Internazionalista sortu zuen 1981eko apirilean eta arraza anitzeko antzezle-zerrendak dituen antzerkian aitzindaria bihurtu zen.
Bizitza Pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boksburg-en jaio arren bere guraso greziarrak Hegoafrikara migratu zuten bizitza hobe baten bila, Angeliquek (edo Angeliki, greziar "zeruko mezulari" esan nahi zuena) hiru anai-arreba ditu. Angelique Greziako mitoak entzuten eta ortodoxoen tradizioak jarraitzen hazi zen. Bere haurtzaroko bi urte igaro zituen Peloponesoan, Grezian, eta bere familiak ondare kulturalaren garrantzia eta hizkuntza grekoa irakatsi zion.
Ohorezko Gradua du Ingelesezko Literaturan Witwatersrandeko unibertsitatean, Johanesburgo-n eta interpretazioa Ciudad del Caboko unibertsitatean ikasi zuen. Gainera hiztun eleanitza da, ingelesa, greziera, afrikaansa, frantsesaeta italiera hitz egiten ditu. Bere guraso tradizional kontserbadoreak interpretazioa ikasteko konbentzitu ondoren Angelique Erresuma Batura joan zen. Han Greek Cypriot teatro konpainian hasi zen lanean, arazo politiko eta sozialak aztertzen.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidea Londreseko Theatro technon hasi zuen George Eugeniourekin, bertan Medea (Euripides) interpretatu zuen Philip Vellacottek itzulia eta IO Eskilok idatzitako "Prometeo Encadenado" lanean. Ondoren, Angeliki (bere izen greziarra) Rockas izenarekin, hainbat lan ekoiztu zituen bi hizkuntzatan (greziera eta ingelesa) greziar komunitateari eragin zien gaiei buruz inprobisazio batzuk egiten. Teatro Internazionalarekin Emma pertsonaiaren papera interpretatu zuen Griselda Gambaroren El Campo lanean eta August Strindbergen La señorita Julia obran. Bestalde, Carmen Geneten El Balcon obran, Yvette Brechten El Coraje de la Madre, Miriam El Bar de un Hotel de Tokio lanean eta Tatiana Maxim Gorkyren Los Enemigosen.
Zinea eta Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zineman, bigarren mailako pertsonaiak antzeztu ditu: mantentze lanetako emakumea Peter Hyamsen Outland filmean, Henrietta Nicolas Roegen The Witches filmean eta Nereida Costas Ferrisen Oh Babylon! filmean.
Grezian, Thodoros Maragos zuzendariaren Emmones Idees telesaileko paper nagusia interpretatu zuen: Ms. Ortiki.
Teatro Internazionalista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraza eta oztopo kulturalak apurtzeko sortu zen. Bere helburua antzezlan klasiko eta garaikideak egitea zen, nazionalitate anitzeko aktoreek arrazakeria eta sexismoa bezalako gaiak gainditu eta jorratzen zituztenak. Teatro internazionalistak Pirandello, Genet, Griselda Gambaro eta Tennessee Williams antzerkigileen ekoizpenak taularatu ditu. Rockasek berak jarraian dauden lan askotan parte hartu du aktore lanetan
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Geneten El balcón, Bernard Frechtmanek itzulia (1981);
- Griselda Gambaroren El Campo, William Oliverrek itzulia (1981, Urria);
- Bertolt Brechten Madre Coraje y sus hijos, Eric Bentleyk itzulia (1982, Martxoa);
- Luigi Pirandelloren Liola lanaren estreinu britainarra (1982, Uztaila) Fabio Persellik zuzendua eta itzulia.
- Tennessee Williamsen En el Bar de un Hotel de Tokio lanaren estreinu britainarra (1983, Maiatza);
- August Strindbergen La señorita Julia, Michael Meyerrek itzulia (1994, Urtarrila).
- Maxim Gorkyren Los Enemigos, Ann Penningtonekin ekoiztua, (1985, Martxoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Angelique Rockas. 2020-02-28 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ Medea performance at Theatro Technis 1982 played by Angelique Rockas. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ Ned Chaillet Medea The Times Review 21 Jan 1982 Pg 13. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ Angelique Rockas Medea Camden SCanner. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ Theatro,Technis,London,Prometheus,Bound,Aeschyllus,Time,Out. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ «Angelique Rockas/Angeliki Rockas | Theatricalia» theatricalia.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ Spare Rib El Campo The Camp Review. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ Morning Star Review Miss Julie cut out. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ (Ingelesez) Angeliuqe As Yvette 008. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ (Ingelesez) South African Press Angelique Rockas Tokyo Bar 007. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ (Ingelesez) Angelique As Tatiana 004. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
- ↑ (Ingelesez) Kolasa-Sikiaridi, Kerry. Angelique Rockas: Strong, Bold and Unafraid | Greek Reporter Europe. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.