Anish Kapoor
Itxura
Sir Anish Kapoor (Bombay, 1954ko martxoaren 12a) indiar eskultorea. Ingalaterran ikasi eta trebatu zen eskultore gisa. Bakarkako lehen erakusketa 1980an egin zuen, Patrice Alexandreren Parisko estudioan. 1990ean, Veneziako XLIV. Bi Urtekoaren pabilioi britainiarrean hartu zuen parte, eta nazioarteko sari garrantzitsu bat eman zioten han: 2000 Saria. Urte berean, marrazki-erakusketa bat egin zuen Londresko Tate Galleryn, eta eskultura-erakusketa, Grenobleko Magasinen. Oso kritika onak izan zituzten biek. Hurrengo urtean, azken lanen erakusketa harrigarri eta zoragarria egin zuen Madrilen, El Retiroko Palacio de Velázquezen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anish Kapoor |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala