Annaba
Annaba عنابة | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
| |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Aljeriako probintzia | Annaba Province [[File:Arbcom ru editing.svg |
District of Algeria | Annaba District [[File:Arbcom ru editing.svg |
Izen ofiziala | عنابة |
Jatorrizko izena |
Hipona Bône |
Posta kodea |
23000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 36° 54′ 00″ N, 7° 46′ 00″ E / 36.9°N,7.7666666666667°EKoordenatuak: 36° 54′ 00″ N, 7° 46′ 00″ E / 36.9°N,7.7666666666667°E |
![]() ![]() | |
Azalera | 49 km² |
Altuera | 3 |
Demografia | |
Biztanleria | 257.359 bizt. |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak |
Bizerta, Saint-Étienne eta Dunkerque Grand Littoral ![]() |
Annaba[1] (arabieraz عنابة, ‘Annābah, lehen Bône, historikoki Hipona[2]) Aljeria ipar-ekialdeko hiria da. Estatuko laugarren hiri handiena da, 257.359 biztanlerekin (2008[3]).
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hipona (latinez Hippo Regius, grezieraz Hippon Basilikos) Numidiako antzinako hiri bat izan zen, Ubus ibaiaren ertzean zegoena.
Tiroren kolonia bat izan zen, Numidiako erregeen egoitza. Han bizi izan zen San Augustin Hiponakoa, hirian bertan hil zena, vandaloek hiria setiatu zutenean.
Badia edo golko batean zegoen, Hipponensis sinusetik bere izena zekarrena, gaur egun Annaba (Aljeria), Hippiprom izeneko irtengune batean. Hiriak, hegoaldean, Tipasa zuen, 70 kilometro ingurura, eta bi hiriek, txanpon amankomuna atera zuten, Baal jainko feniziarraren buruarekin aurrealdean, eta, atzealdean, zetrua eta izar bat, Astarte edo Melkart jainkoen buruarekin.
Erromatarrek, kolonia bihurtu zuten. Hiri garrantzitsu bat izan zen, vandaloek, 430ean, suntsitu zuten arte. Hippo Regiuseko zazpi gotzain ezagutzen dira, horien artean, Teogenes, Fidentius, bi hauek martiriak, Leontius Valerius, San Augustin ordenatu zuena, eta San Augustin bera, azken honen garaian, hirian, gutxienez hiru monasterio zeudelarik, gotzainarenaz gain. Hirian, hiru kontzilio ospatu ziren.[4]
Arabiarrek berreraiki zuten VII. mendean. 3 kilometro ingurura, Beleb al-Anab sortu zen. Karlos I.a Espainiakoak hartu zuen urte batzuez XVI. mendean, baina 1541ean ebakuatua izan eta Otomandar Inperioaren mende geratu zen. Frantziarrek hartu zuten 1832an eta Bône (Ona) izena eman zioten. Gaur egun Annaba deitzen da.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu klimatikoak (Annaba) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 27.2 | 30.0 | 36.4 | 38.0 | 38.8 | 44.0 | 47.5 | 46.1 | 44.0 | 41.0 | 33.0 | 29.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.3 | 16.8 | 18.6 | 20.5 | 23.7 | 27.5 | 30.5 | 31.3 | 28.9 | 25.9 | 20.8 | 17.6 | 23.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.6 | 11.9 | 13.4 | 15.2 | 18.4 | 22.0 | 24.8 | 25.7 | 23.6 | 20.4 | 15.9 | 12.9 | 17.98 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.9 | 7.0 | 8.2 | 9.8 | 13.0 | 16.5 | 19.0 | 20.0 | 18.2 | 14.9 | 10.9 | 8.1 | 12.71 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -2.0 | -2.0 | -0.1 | 0.0 | 2.0 | 4.0 | 8.0 | 8.0 | 7.3 | 5.0 | 0.0 | -4.0 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 98.5 | 76.6 | 61.2 | 64.1 | 38.3 | 14.0 | 3.10 | 8.20 | 37.5 | 64.8 | 98.4 | 110.8 | 675.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 14.5 | 12.2 | 11.4 | 11.2 | 8.2 | 4.2 | 1.4 | 2.8 | 6.9 | 9.5 | 14.5 | 14.6 | 111.4 |
Hezetasuna (%) | 79.9 | 78.7 | 78.5 | 77.6 | 77.1 | 74.2 | 71.9 | 72.2 | 74.5 | 76.3 | 76.1 | 78.4 | 76.3 |
Iturria (1): World Meteorological Organization (NBE)[5] | |||||||||||||
Iturria (2): climatebase.ru[6] |
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia .
- ↑ Euskaltzaindia (2006-1-27) Antzinateko hirien euskarazko izenak .
- ↑ 2008ko errolda [1]
- ↑ Bona, Algeria, . Noiz kontsultatua: 2013-09-25 .
- ↑ Weather Information for Annaba .
- ↑ Climatebase.ru Annaba, Algeria .
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Annaba ![]() |