Txirta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthus» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Txirta
Nilgir Pipit (Anthus nilghiriensis) 18-Apr-2007 12-12-32 PM.JPG
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Aves
Ordena Passeriformes
Familia Motacillidae
Generoa Anthus
Bechstein, 1805
Azpibanaketa
c.40, ikusi testua.

Txirta Motazilidoen familiako anthus generoko hainbat txoriren izena. Gurita izenaz ere ezagutzen dira. 14–19 cm luze izan daitezke. Itxuraz buztanikararen antzekoak izaten dira, gorputz luzaran lirainekoak. Mokoa, kono itxurako zorrotza izaten dute. Oso isats luzea dute. Kolorez arre edo marroiak dira, baina sabelaldea zurixka edo kolore argitakoa izaten dute. Intsektuak jaten dituzte, batez ere, baina haziak, harrak, eta arrain txikiak ere bai mota batzuek. Europan, Asiako ipar-mendebalean eta Ipar Ameriketan bizi dira. Txirta motarik ezagunenak hauek dira: negu-txirta (Anthus pratensis), 16 cm luze dena eta bizkarraldean lur kolorea duena, eta itsas txirta (Anthus spinoletta), 16 cm luze dena eta bizkarraldea gris-arre berdexka duena.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard txirta (Anthus australis) egun Anthus novaeseelandiaeren azpiespezie bat besterik ez da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txirta Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Anthus


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.