Antonio Mingote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antonio Mingote
(Mingote) Leopoldo Calvo Sotelo y su mujer conversan con el dibujante y humorista Antonio Mingote (cropped).jpeg
Bizitza
Jaiotza Sitges1919ko urtarrilaren 17a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Madril2012ko apirilaren 3a (93 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak margolaria, komikilaria, umorista, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Zerbitzu militarra
Gatazka Espainiako Gerra Zibila

Antonio Mingote Barrachina (Sitges, Bartzelona, Katalunia, 1919ko urtarrilaren 17a - Madril, 2012ko apirilaren 3a[1]) gaztelaniazko idazlea, marrazkilaria, umorista eta Espainiako Errege Akademiako kidea izan zen. Zenbait eleberriLas palmeras de cartón (1948), Los revólveres hablan de sus cosas (1953), Adelita en su desván (1991)—, ipuinak eta antzezlanen bat edo beste —El oso y el madrileño (1973)— idatzi zituen, baina umorezko marrazkilari gisa egindako lan handiagatik da ezaguna eta ospetsua.

Kazeta eta egunkari askorentzat egin zuen lan, La Codorniz aldizkariarentzat eta ABC egunkariarentzat, besteak beste, eta dibulgazio historiko-umoristikoko liburu asko argitaratu zituen: Historia de la gente (1955), Historia de Madrid (1961), Historia del traje (1963), 5 años de Madrid (1978), El mus: historia, reglamento, técnica, vocabulario (1980), Mingoterapia (1994) eta Pierna creciente, falda menguante.

Gainera, antzerkirako eszenografiak eta jantzietarako ereduak egin zituen, margolanak, eraikuntzetarako muralak, zinema eta telebistarako gidoiak eta abar. Mingoteren estilo grafiko eta literarioan sotiltasuna eta ironia nabarmentzen dira. Marrazki-lerro azkar eta zehatzen bidez, maisu izan zen nortasuna eta ideologia deskribatzen.

Mingotek sari ugari jaso zituen, hala nola, Elisabet I.a Katolikoaren Ordena (1961), Lanaren Urrezko Domina (1996), "Quevedos" Umore Grafikoko Iberoamerikako Saria (1998), Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2002), Luca de Tena saria (2002) eta FAPEren Espainiako Kazetaritza Sari Nazionala (2003)[1]. 1988tik Real Academia Españolako kidea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Antonio Mingote hil da Eitb.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Mingote Aldatu lotura Wikidatan