Antonio Nabarro Larreategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Nabarro Larreategi
Bizitza
Jaiotza Beasain1554
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Trapani1624ko uztailaren  31 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Antonio Nabarro Larreategi (Beasain, Gipuzkoa, 1554Trapani, Italia, 1624ko uztailaren 31) Filipe III.a Espainiakoaren idazkaria zen, eta zeregin garrantzitsuak egin zituen gortean.

Uste da Antonio Nabarroren eraginez gertatu zirela Beasaingo herrian 1615. urteko bi gertaera garrantzitsu:

  • 1615ek otsailaren 4ean lortu zuen Beasainek herri titulua, Filipe III.ak errege-agiriaren bidez Goierriko zenbait herriri emana.
  • Felipe III.ak, Frantziara zihoala, Igartza jauregia eta burdinola bisitatu zituen, 1615eko azaroaren 2an.

Kale bat ere badu bere omenez Beasainen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1586-1590 urteetan, erregeren kontulari gisa, Txilera bidali zuten.

1594ean Aitoren semeen Anaidiko alkate izendatu zuten. Handik gutxira, Valladolidera joan zen Filipe III.aren idazkari gisa.

1602. urtean, Magdalenarekin —Adan Igartzakoaren alabarekin— ezkondu eta haren deiturak hartu zituen, horrela Zubieta eta Igartzako oinetxeen jaun bilakatuz. Orduan, gortea utzi eta Lekeition kokatu zen. Garai hartan, Bizkaiko Busturia merindadeko probestu eta alkate karguak izan zituen.

1614ean Simancasko Errege Artxiboen idazkari izendatu zuten. Gero, erregeren hainbat mandatu egin zituen, haietako batzuk oso garrantzitsuak.

Italian, Napoliko erregeorde zen Filiberto Savoiakoa printzearen aholkulari eta idazkari izan zen. Italiako Trapani herrian hil zen, 70 urte zituela, 1624ko uztailaren 31an.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Jaunen Laburpen baten egilea dugu. Italiara joan zenean argitaratu zuen, Turinen, 1620an.

Era berean, Espainiako nobleziaren oinarritzat gotikotasunaren tesia aldarrikatzen zutenen aurrean, euskaldunen aitonen semetasuna defendatu zuen, gizona gizonaren nagusi bilakatzen duen edozein sistemaren aurrekoa zelako. Lan honen bigarren argitalpen bat ere egin zen Madrilen, 1702an.