Edukira joan

Antonín Panenka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonín Panenka
Bizitza
JaiotzaPraga1948ko abenduaren 2a (76 urte) (76 urte)
Herrialdea Txekia
 Txekoslovakia
BizilekuaMoravská (en) Itzuli
Trazerberggasse (en) Itzuli
Moravská (en) Itzuli
Nespeky
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bohemians 19051967 / 198123076
Txekoslovakiako futbol selekzio nazionala1973 / 19825917
SK Rapid Wien1981 / 198512763
VSE St. Pölten1985 / 198717277
SK Slovan-Hütteldorfer AC1987 / 1989457
ASV Hohenau1989 / 1991
Großweikersdorf1991 / 1993
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,78 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm2034169 FIFA: 174835 UEFA: 38233 Edit the value on Wikidata

Antonín Panenka (1948ko abenduaren 2a, Praga) txekiar futbolari ohia eta gaur egungo Bohemians Praha taldeko presidentea da.

1976ko Europako Futbol Txapelketa finalan Txekoslovakiako futbol selekzio nazionalan jokatuz Alemania Federaleko futbol selekzio nazionalari irabazi eta alemaniar selekzioari sartu zion penaltiagatik mundu mailako ospea bereganatu zuen.

Panenkaren penaltia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Panenka erako penaltia»

1976ko Europako Futbol Txapelketaren finala Belgrad hirian jokatu zen. Partidu osoa eta bere denbora gehigarria jokatu ostean berdinketako emaitzak jarraitzen zuen. Honela, penalti jaurtiketei ekin eta Panenkak sartutako penaltia guztiz erabakigarria izan zen.

Alemaniar atean FC Bayern München taldeko Sepp Maier atezain mitikoa zegoen, ezizenez Katua deitua. Panenka baloira hurbildu eta hura jo baino une bat lehenagotik Maier atezainak bere gorputza ezkerralderantz luzatzen hasi zela ohartu zen. Txekiar erdilariak bere oin puntarekin baloiaren barrenaldea jo eta baloia baselina eginez pare bat metroz altxatu zen. Baloiak atearen erdialdetik mantso sartuz amaitu zuen, jada lurrean zegoen alemaniar atezainak hura gelditzeko deus ere ezin egin ahal izan zuelarik.

Gol hau futbolaren historiara iragan zen, Panenka erako penaltia izenez. Nahiz eta honelako penalti jaurtiketa batek atezainak geldiarazteko arrisku handia izan, ordudanik nazioarteko futbol txapelketetan futbolari ugari saiatu dira jaurtiketa mota honekin penaltiak jaurtitzen.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonín Panenka Aldatu lotura Wikidatan