Apfelrotkohl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukondoa aza gorri erregosiarekin

Apfelrotkohl Alemaniako gastronomian jaki askoren hornigai ezaguna da. Errezeta honen osagai nagusiak aza gorria eta sagarra dira, hauek elkarrekin denbora luzez erregosi behar dira. Bi osagai hauetaz gain, tipula, sagar zukua edo ardoa, ozpina eta espezia mota desberdinak erabiltzen dira besteak beste. Txerri ukondo edo saltsitxa plateretan guarnizio moduan asko erabiltzan da.

Apfelrotkohl ohiko errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OSAGAIAK

PRESTAKETA

  • Tipula aiztoa erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
  • Zati bakoitza uretan garbitu eta lerrotan moztu.
  • Jarri kazola batean gatzarekin nahasi ondo eta bere horretan 20 minutuz eduki.
  • Beste kazola batean gurina tipularekin su baxuan jarri, hau goxatzen hasitakoan gehitu aza gorria saldarik gabe.
  • Bere horretan erregosi minutu batzuk.
  • Gehitu kazolan utzi dugun salda, ozpina, ardo zuria eta espeziak, nahasitakoan gehitu sagarra.
  • Tapatuta eta tarteka mugitu, 60 minutu erregosi su baxuan.

OHARRA

  • Txerri ukondo, saltsitsa edo bestelako haragien hornigai moduan erabiltzen da errezeta hau normalean.
  • Espezia mota gutxiago edo gehigo gehitu daitezke. Norberak gustukoenak dituen horiek aukeratu.