Edukira joan

Apo arrunt iberiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apo arrunt iberiarra
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
FamiliaBufonidae
GeneroaBufo
Espeziea Bufo spinosus
Daudin, 1803

Apo arrunt iberiarra (Bufo spinosus) Bufonidae familiako anuro bat da. Lehenago apo arrunt europarraren (Bufo bufo) azpiespezie gisa sailkatu ohi zen.

Iberiar penintsulan eta Frantziako hego-mendebaldean (Caen eta Lyon artetik pasatzen den lerrotik hegoaldera), eta Afrikako iparraldean, Maroko, Arjelia eta Tunisian bizi da. Jersey uhartean ere aurki daiteke[1].

Apo arrunt europarra baino handiagoa da heldua denean, bere guruin parotoideak handiagoak dira eta bizkarrean zein alboetan dituen pustulak ugariagoak, aldakorragoak eta, batzuetan, arantzatsuak dira.

1803an Daudinek Bufo spinosus jada izendatu zuen[2]. Ez da nahastu behar Bocagek 1868an egindako Bufo spinosus deskribapenarekin, hori Amietophrynus gutturalis apoaren sinonimoa baita.

  • Bufo bufo spinosus Daudin, 1803
  • Bufo vinearum Lesson, 1841
  • Platosphus gervais de l'Isle, 1877
  • Bufo rubeta var. robustior Lataste in Boscá, 1880
  • Pelobates wilsoni Boscá, 1919
  • Bufo bufo gredosicola Müller & Hellmich, 1935

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «AmphibiaWeb - Bufo spinosus» amphibiaweb.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. «Amphibian Species of the World» amphibiansoftheworld.amnh.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]