Edukira joan

Apoarmatu korrontezale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apoarmatu korrontezale
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
FamiliaGeoemydidae
GeneroaMauremys
Espeziea Mauremys leprosa
Schweigger, 1812[1]
Banaketa mapa

Apoarmatu korrontezalea (izen zientifikoa: Mauremys leprosa) Mauremys generoko animalia espezie bat da. Narrastien barruko Geoemydidae familian sailkatuta dago. Europako hego-mendebaldean eta Afrikako ipar-mendebaldean bizi da. Euskal Herriko uretan ere bizi da, bai Bizkaian,[2] bai Araban.[3]

Apoarmatu korrontezalea tamaina ertaineko dortoka da, hogei zentimetro izatera irits daitekeena. Apoarmatu istilzalearen antzeko ezaugarriak dituenez, harengatik honako karaktere hauekin bereizten da: bere oskola berde iluna da, uniformea eta bizkarreko ezkutuek bertan finkatzen diren algek eragindako higadura ezaugarriak dituzte eta plaka batzuen askatzea eragiten dute; horregatik jasotzen du izen arrunt hori. Gorputz adarrak antzekoak dira bi espezieetan; lepoan, apoarmatu korrontezaleak luzetarako marra horixkak ditu.

Karaktere bereizgarriak: oskol zapala; lepoa marra oso bereziekin. Plaka iztartekoekin.[4]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek apoarmatu istilzalearen antzeko ohiturak ditu, nahiz eta korrontezalea istilzalea baino areago urrundu daitekeen uretatik. Urteko jarduera antzekoa da eta ugalketa-ohiturak oso antzekoak dira. Molestatzean uzki-guruinetatik likido kirasdun desatsegin bat jariatzeko ohitura du, horrek salbatzen du giza kontsumoagatik jazarria izatetik. Oso urtarra da eta ondo egiten du igeri; erreka eta ur-ibilgu azkarretan, oso ondo defendatzen da harrizko hondoetan. Haragijalea da eta bere elikadura oso askotarikoa da, apoarmatu istilzalearen dieta antzekoa du. Askotan hildako harrapakinez elikatzen da, arrainak batez ere, apoarmatu istilzaleek bezala, ibaiertzeko landaredian ere bilatzen ditu harrapakinak.

Apoarmatu istilzaleak ur geldi-masak nahiago dituen bitartean, apoarmatu korrontezaleak errekak eta ur-ibilguak hobesten ditu, nahiz eta ur geldietan ere ohikoa den, aintziretan adibidez. Apoarmatu istilzalea ez bezala, apoarmatu korrontezalea ez da hain iheskorra eta nabariagoa da; bere presentzia erraz antzematen da populazio bat finkatuta dagoen tokietan, oro har apoarmatu istilzaleak baino kide gehiagoz osatua.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apoarmatu korrontezalea oso hedatuta dago Mediterraneoaren mendebaldean, eta Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du.

Euskal Herrian hedapen zabala izan dezake, baina presentzia noizbehinkakoa eta puntuala da. Toki bakarrean baieztatu da, eta beste batzuetan ezin izan da zehaztu behatutako dortokaren espeziea. Nolanahi ere, oso hondar populazioak dira eta egoera prekarioan daudenak. Espezie honekin sortzen den beste arazo bat beste eremu geografiko batzuetako aleak sartzea da: horrek arriskua dakar balizko gaixotasunak sartzeagatik, etab. eta ale naturalak ezabatu. Nolanahi ere, kontrol zorrotzen menpe egon beharko lukete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]