Edukira joan

Araba Euskaraz Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araba Euskaraz Bandera
Sorrera 1994
Herria Lapuebla de Labarca, Araba
Legutio, Araba
Modalitatea erlojupekoa
Garaipen gehien Euskal Herria Kaiku (2)
Azken ekitaldia 1999
Irabazlea(k) Euskal Herria Kaiku

Araba Euskaraz Bandera Araba Euskaraz ikastolen jaien barnean antolaturiko estropadak izan ziren. 1994 eta 1999ko estropadak Arabako Errioxako Lapuebla de Labarca herrian jokatu ziren, Ebro ibaian, eta 1995koa Legutioko urtegian.

Araba Euskaraz 1994

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non eta mugan goiburuarekin antolaturiko jai hartan, honako hau izan zen sailkapen orokorra:

Postua Taldea Denbora
1 Kaiku
2 Trintxerpe
3 Ondarroa
4 Orio B
5 Kalparra (S. Pedro B)
6 Isuntza

Araba Euskaraz 1995

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baietz atera! goiburuarekin Gasteizen antolaturiko jai hartan, honako hau izan zen sailkapen orokorra:

Postua Taldea Denbora
1 Getaria
2 Zumaia
3 Camargo
4 Carasa
5 Fortuna

Araba Euskaraz 1999

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 20an izan zen, eta Uztaz uzta, alez ale goiburua zuen jaiak. Hasieran kanporaketak izan ziren eta Kaiku eta Hernani iritsi ziren finalera. 1800 metrotako distantzia egin zuten eta 6 ziaboga izan zituzten.

Postua Taldea Denbora
1 Kaiku 10:41:78
2 Hernani 11:27:56
3 Algorta 11:37:90
4 Santurtzi 11:58:84
5 Ur Joko 12:44:12

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]