Isuntza Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lekittarra Arraun Elkartea
Ezizena Isuntza
Sorrera 1977
Herria Euskal Herria Lekeitio, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Santi Zumaran
Entrenatzailea Euskal Herria Osertz Alday
Patroia(k) Euskal Herria Iñaki Goikoetxea
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Lekittarra
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2016: Kontxa ez
2016: Liga 4.a (KAE 1 Liga)
Aurten 3.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.lekittarra.com


Isuntza Arraun Elkartea edo 2011 urtetik aurrera Lekittarra Arraun Elkartea Lekeitioko arraun elkartea da. 1977an sortu zuten Balerio Basozabal algortarrak eta lekeitioko kuadrila batek. Hasieratik TKE Ligan bazegoen ere, orain KAE Ligan ari da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen kolorea txuria da eta marra urdin diagonala du elastikoan. Traineruaren izena Lekeittarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendeko garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekeitioko traineru baten lehenengo garaipena oso aspaldikoa da, izan ere 1855ean gertatu baitzen Baionan. 1888an Bilbon arraunean aritu izanaren idatzi bat ere badago.

Isuntza Arraun Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez esan bezala elkartea 1977an sortu zen eta 1982an atera zuen lehenengo aldiz trainerua, eta debuta Castro Urdialesko Portus Amanus estropadan izan zuen. 1984an iritsi ziren lehenengo garaipenak, etxean bertan San Antolin jaietan eta 15 egun beranduago El Corte Inglés Banderako bizkaitarren promozio sarian. 1985ean etxeko ABC banderan bakarrik hartu zuen parte berau irabaziz gainera. 1986an sorpresa itzela eman zuen Kontxako banderara sartzean. Hurrengo bi urtetan estropadarik ia ez eta 1989an berriz ere denboraldi osoa egin zuen Carasako Junta de Votoko bandera irabaziz. 90.hamarkadan urtero aritu izan da, eta tarteka Bandera txiki batzutan gailendu da.

1996an Traineruen Euskal Ligan sartu zen eta goranzko joera hasi zuen. 1999an izugarrizko denboraldia egin zuen: Traineru bizkaitarren Ligan bigarren gelditu zen guztira bost estropada irabaziz eta batez ere Kontxara sartu zen oraingoz azkenengo aldiz. Bolada on horrek aurrera jarraitu zuen 2000an Traineruen Euskal Ligako seigarren postua eskuratu baitzuen eta baita liga nagusiko estropada bat irabazi ere, San Pedron hain justu, eta azkenik Bizkaiko txapelduna izan zen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga nagusian lehiatzen jarraitu zuen, 2002 arte Euskal Ligan eta ondoren TKE Ligan 2005ean jeitsi zen arte. 2006an berriz igotzeko zorian egon zen, bigarren gelditu baitzen KAE Ligan, non hiru estropada ere irabazi baitzituen. Hurrengo urteetan beti gelditu da lau onenen artean taldeko traineru indartsuetako bat dela erakutsiz.

2013 urtean denboraldi bikaina osatu du. KAE Ligan bigarren postua eskuratu du eta bi bandera ere lortu ditu. Play-offetan ehunekoengatik ez du lortu TKE mailara igotzerik, izan ere Bermeon 58 ehunekorengatik bi puntu galdu zituen eta Portugaleten 63 ehunenekorengatik ez zuen estropada irabazi. Hurrengo urteetan goialdean ibili da baina ez da play-offetara sailkatu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Sailkatua (2): 1986 eta 1999

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1999.

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2000.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoak Lekeitioko Bandera (1): 2014.
Lekeitioko San Antolin Bandera (4): 1984, 1997, 2000, 2001.
Lekeitio ABC Bandera (2): 1985, 1992.
Bizkaian Bizkaitarren Promozio Bandera (4): 1984, 1986, 1999, 2000.
Mundakako Bandera (1): 1996.
San Jose Saria (Deustu) (1): 1998.
Batera Ikurrina (Portugalete) (1): 1999.
Iberiaren Bandera (Bizkaitarren Liga) (1): 1999.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 1999.
Kaikuren Bandera (Bizkaitarren Liga) (1): 1999.
Elantxobeko Bandera (1): 2000.
Plentziako Bandera (1): 2010.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (1): 2013.
Ondarroako Bandera (1): 2013.
Gipuzkoan San Pedroko Bandera (1): 2000.
Mutrikuko Promozio Bandera (1): 1999.
Mutrikuko Bandera (1): 2002.
Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 2006.
Donostiarra Bandera (2): 2010, 2011.
Getariako Bandera (2): 2013, 2014.
Zumaiako Ikurrina (1): 2014.
Kantabrian Junta de Voto Bandera (1): 1989.
Santoñako Bandera (2): 2006, 2014.
Camargoko Bandera (1): 2006.
Avelino-Castro Bandera (1): 2008.

Trainerillatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 11.a -
2004 TKE Liga, 11.a -
2005 TKE Liga, 11.a -
2006 KAE 1 Liga, 2.a -
2007 KAE 1 Liga, 3.a -
2008 KAE 1 Liga, 2.a -
2009 KAE 1 Liga, 4.a -
2010 KAE 1 Liga, 3.a -
2011 KAE 1 Liga, 2.a -
2012 KAE 1 Liga, 3.a -
2013 KAE 1 Liga, 2.a -
2014 KAE 1 Liga, 3.a -
2015 KAE 1 Liga, 5.a -
2016 KAE 1 Liga, 4.a -
2017 KAE 1 Liga, 3.a -

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lea Artibai
Herria Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe
Entrenatzailea Euskal Herria Erlantz Osa
Euskal Herria Nicolas Vicuña
Patroia(k) Euskal Herria Naia Aboitiz
Kolorea(k)              zuria, beltza eta urdina
Trainerua      Lea-Artibai
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
2016: Kontxa ez
2016: Liga ez

2017 urtean emakumezkoen trainerua atera du, Lea-Artibai izenarekin. Isuntzako 9 arraunlarik, Ondarroako 9k eta Elantxobeko beste 4 arraunlarik bat egin dute taldea osatzeko.

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estropada ugari antolatzen ditu Isuntzak Lekeition. Garrantzitsuena Lekeitioko Bandera da, urte askotan El Correo-BBK izena izan zuena babesleak zirela eta. Irailean herriko jaietan Lekeitioko San Antolin Bandera antolatzen du.

Honetaz gain ekainean eta Ligaz kanpo Lekeitio-ABC bandera antolatu izan zuen eta azken urteetan Isuntzaren Bandera jokatu da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]