Edukira joan

Illunbe Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Illunbe Kirol Elkartea
Sorrera 1987
Herria Euskal Herria Trintxerpe, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Toño Vazquez
Entrenatzailea Euskal Herria Josetxo Arrizabalaga
Patroia(k) Euskal Herria Unai Oliden
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Azkuene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
0 Espainiako Txapelketa
1 Euskadiko Txapelketa
2025: Kontxa ez
2024: Liga ez
Webgunea www.illunbetrintxerpe.com
Trintxerpe 2014, entrenamendua.

Illunbe Kirol Elkartea, ezagunagoa Trintxerpe izenaz, Pasaiko Trintxerpe auzoko arraun taldea da.

1990. hamarkadaren amaiera eta XXI. mendearen hasieran puntako trainerua izatera iritsi zen. 2000. urtean Kontxako Banderan bigarren egin zuen[1] eta 2003an Euskadiko txapelduna izan zen. TKE Ligaren hastapenetan bi denboraldi egin zituen maila gorenean. 2014tik ordea trainerua lehorrean izan du, bi urtetan izan ezik. Azken urteotan beteranoen mailan ari da eta Kantauri itsasertzeko emakume hutsezko traineru bakarra atera du.[2]

Instalazio eta baliabide prekarioak izan ditu beti. 2023an jakin zuen haren instalazioak eraistekotan zirela eta kluba desagertzeko arriskuan zegoela adierazi du klubak[3] eta 2025eko irailean ia desagertzear egon zen[4] baina buelta ematea lortu zuen.

Elastiko zuria marra horizontal urdinarekin eta traineru urdina. Traineruak hainbat izen izan ditu: Trintxerpe, Azkuene, Paco Rabanne...

1996an uretaratu zuten Paco Rabanne izeneko trainerua eta jatorriz txintxerpetarra zen Paco Rabanne moda diseinatzaile ezaguna izan zen ekitaldian.[5][6]

Kluba sortu aurretik Trintxerpeko traineruak aritu izan ziren noizbait Kontxako Banderan, 1949, 1959, 1961 eta 1962an hain zuzen ere, emaitza aipagarririk gabe.

Illunbe Kirol Elkarteak, 1987an sortuak[1], urte asko eman zituen arraunketaren goiko mailan. Lau alditan egon zen Kontxako Banderan, birritan Ohorezko Txandan[1].

1990an uretaratu zuen lehen aldiz trainerua baina estropada bakarra jokatu zuen. Hala ere 2006 arte urtero aritu izan zen trainerutan, bandera ugari lortuz eta Liga nagusietan postu onak eginez gainera. 1998an Kontxako Banderan hirugarren egin zuen[1], Ligan eta Espainiako Txapelketan bosgarren, eta gainera bost bandera irabazi zituen. 2000a ere urte bikaina izan zen Kontxako bigarren postuaz gainera Ligan seigarren bukatu baitzuen[1]. 2003an Federazioaren Ligan egon arren Euskadiko txapeldun bihurtu zen, bai eta bere ligako 8 bandera irabazi ere.

TKE Ligan bi urte egin zituen[7][8] baina 2007an ez zuenez trainerurik atera zerotik hasi behar izan zuen 2008an. 2009an KAE Ligako bigarren mailan, bi bandera irabazi zituen eta play-offa irabaziaz, KAE ligako lehen mailara igo zen. Baina, hurrengo urtean ezin izan zuen maila mantendu eta KAE 2ra bueltatu zen.

2012an KAE Ligako bigarren mailan txapeldun izan zen eta lehen mailara igo zen. 2013an 5. postuan amaitu zuen liga eta 2014an zazpigarren. Arazo ekonomikoak direla medio, hurrengo urteetan ez zuen trainerurik uretaratu txapelketa ofizialetan[9]. Sei denboralditan kale egin ondoren 2021ean itzuli zen bi urtetarako. 2024 eta 2025ean beteranoen traineruak soilik osatu ditu.[10]

Hamarkadetan instalazio eta baliabide prekarioekin egin izan dio aurre arraun denboraldiari. 2023an jakin zuen haren instalazioak eraistekotan zirela eta kluba desagertzeko arriskuan dagoela adierazi zuen klubak[3]. 2025eko irailean haien instalaziotatik kanporatuak izan zirela eta muturreko egoera izanik taldea desegingo dela esan zuten eta ultimatuma bota zieten instituzioei.[4] Urriaren amaieran Gipuzkoako Aldundiarekin, Pasaiako Udalarekin eta Pasaiako Portuarekin akordio batetara iritsi zirela adierazi zuten, eta elkarteak aurrera jarraituko zuela akordio horri esker.[11]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2000
  • Hirugarrena (1): 1998
  • Sailkatua (4): 1997, 1998, 2000 eta 2001
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hamargarren 2004an
  • Parte hartzeak (2): 2004, 2005
  • KAE Liga:
    • Lehen maila (0): Bigarren 2003an eta laugarren 2006an.
    • Bigarren maila (1): 2012.
  • Euskal Liga (0): Bosgarren 1997 eta 1978an.
  • Txapelduna (1): 2003.
  • Hirugarrena (1): 1998.
  • Txapelduna (0): Hirugarren 1998an.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarren 2000an
Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena 1997an
Etxekoa Trintxerpeko Bandera (5): 1995, 1996, 1997, 1998, 2001.
Gipuzkoan Oreretako Bandera (2): 1993, 2012.
Fortuna Bandera (1): 1995.
Karmen Eguneko Bandera (2): 1995, 2025.
Koxtaperen Bandera (2): 1995, 2003.
Hernaniko Bandera (2): 1997, 1998.
Kilometroak Bandera (1): 1997.
Ur-Kirolak Bandera (1): 1997.
Donostiako jaitsiera (1): 1998.
Mutrikuko Bandera (2): 1998, 2012
Hondarribiako Promozio Bandera (1): 2003.
Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2003.
Zumaiako Ikurrina (1): 2003.
Donostiarra Bandera (1): 2009.
Bisiguaren Egunaren Bandera, Orion (1): 2012.
Bizkaian Erandioko Ikurrina (1): 1996.
Plentziako Ikurrina (1): 1996, 2012.
Abrako Erlojuaren Kontrako Bandera (1): 1998.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 2002.
Portugaleteko Bandera (1): 2003.
Petronor Bandera (1): 2003.
Mundakako Bandera (2): 2009, 2012.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2012.
Lapurdin Hendaiako Bandera (1): 1993.
Ur Jokoren Bandera (1): 1995.
Miarritzeko Bandera (1): 1996.
Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2003.
Kantabrian Ría del Asón Bandera (2): 2002, 2012.
Laredoko Bandera (1): 2003.
Santanderko Bandera (1): 2012.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2012.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2012.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
TKE 2
KAE 1 5
KAE 2 6
2022 barne.
Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 2.a (p.o. ) -
2004 TKE Liga, 10.a -
2005 TKE Liga, 12.a (p.o. ) -
2006 KAE 1 Liga, 4.a -
2007 ez -
2008 KAE 2 Liga, 3.a -
2009 KAE 2 Liga, 2.a (p.o. ) -
2010 KAE 1 Liga, 12.a () -
2011 KAE 2 Liga, 5.a -
2012 KAE 2 Liga, 1.a () -
2013 KAE 1 Liga, 5.a -
2014 KAE 1 Liga, 7.a -
2015-
2020
ez -
2021 KAE 2 Liga, 10.a -
2022 KAE 2 Liga, 9.a -
2023 ez
  • (p.o.) play-offak
Illunbe Kirol Elkartea
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Azkuene
Palmaresa 0 ABE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Txapelketa
2024: Liga ez
2025 7.a (ABE Liga A)
8.a (ABE Liga B)

2024an beteranoen trainerua atera zuen. Gipuzkoako txapelketan hirugarren egin zuen eta Euskadikoan txapeldunordea izan zen.

Ligan ez zuten ordea parte hartu. 2025ean "A Ligan" arituko dira.

2024ean bertan emakumez soilik osaturiko beteranoen traineruaren proiektua sortu zuen Olatz Hermo arraunlariak. 2025ean ABE Ligan eman zuten izena eta traineru mixtoekin lehiatzen hasi ziren, "B ligan". Euskal Herriko eta Kantabriako emakume hutsezko traineru bakarra da.[2][12]

Urtea ABE Liga Euskadiko txap.
2025 7.a 4.a
Urtea ABE Liga
2025 8.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «ILLUNBE Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-19).
  2. a b (Gaztelaniaz) Muga, Aitziber. (2025-07-05). «Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-07-08).
  3. a b Ikerne, Zarate(e)ko. (2023-05-20). «Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea arraunean nahi dute» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2024-05-19).
  4. a b (Gaztelaniaz) Muga, Aitziber. (2025-09-01). «Pasaia: El club de remo Illunbe, en situación crítica» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-09-01).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-03). «Paco Rabanne, visiones futuristas con orígenes en la Guerra del 36» naiz: (kontsulta data: 2024-05-19).
  6. (Gaztelaniaz) Viñas, Elena. (2023-02-03). ««Yo soy un niño de Trintxerpe»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-09-01).
  7. (Galizieraz) «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-09-01).
  8. (Galizieraz) «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-09-01).
  9. (Gaztelaniaz) Garcia, Jabier Izquierdo Ainara. (2014-09-25). «Trintxerpe, en apuros» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-09-01).
  10. a b «Campeonato de Euskadi» traineras.es (kontsulta data: 2025-07-08).
  11. (Gaztelaniaz) Muga, Aitziber. (2025-10-26). «El club de remo Illunbe de Trintxerpe sigue a flote» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-10-27).
  12. «ABE2» traineras.es (kontsulta data: 2025-07-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]