Gardelegi
Gardelegi | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′24″N 2°40′37″W / 42.8233°N 2.6769°W |
Gardelegi (euskaraz eta ofizialki Gardelegi; gaztelaniaz Gardélegui) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 572 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hegoaldean dago, hirigunetik 3,5 bat kilometrora. Herrixka A-2124 errepidearen alboan dago, Trebiñu eta Gasteizko udalerriak elkartzen dituena.
2009. urtetik aurrera auzo berria sortzen ari da Gardelegi eta Aretxabaletako herrixken artean, Goikolarra izenakoa. Guztira 2.210 etxebizitza berri eraikiko dira: 188 etxebizitza familiabakar isolatu, 416 etxebizitza familiabakar atxiki, eta babes ofizialeko 1.455 etxebizitza.[1] 2021an jada 2.000 biztanle inguru bizi ziren eremu hartan.[2]
Gardelegiko lurretan Gasteizko zabortegi nagusia dago, 1973tik martxan dena. Hainbat aldiz handitu dute.
- Gardelegiko etxebizitza berriak
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025. urtean datatzen den Donemiliagako goldean aipatzen da: Gardellihi.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gardelegiko biztanleria |
---|
![]() |
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gardelegik ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Áreas de Actuación - Sector 19: ARECHAVALETA - GARDELEGI»[Betiko hautsitako esteka], Gasteizko Udalaren Ensanche 21 Zabalgunea enpresaren webgunea.
- ↑ «Gasteizko 19. Sektorea, auzoarentzako izen ofizial berri baten bila - Gasteiz» Alea.eus (kontsulta data: 2023-04-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Gasteizko herriak: Gardelegi | ![]() |
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |