Edukira joan

Aretxabaleta (Gasteiz)

Aretxabaleta
 Euskal Herria
Aretxabaleta 2008. urtean
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°49′55″N 2°40′21″W / 42.831944°N 2.6725°W / 42.831944; -2.6725

Aretxabaleta Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 554 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz erdigunetik bi kilometrora dago hegoaldeko norabidean. Gaur egun hiriaren baitan integraturik dago, inguruan eraiki zuten auzo berriaren eraginez.

Aretxabaleta hau, lehen aldiz, 1025. urtean datatzen den Donemiliagako goldea dokumentuan dokumentatzen da: Harizavalleta. Gero, Harizaballeta (1135), Harechavaleta (1258), Arechavaleta (1352 eta geroago).[1][2]

Gasteizko 2000ko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak Aretxabaleta eta Gardelegiko lurretan auzo berri bat eraikitzea aurreikusi zuen, Goikolarra izenekoa hain zuzen. Auzo berriak 813.850 metro koadro bete zituen eta 2.210 etxebizitza berri eraikitzeko asmoa zegoen, horietatik 188 familiabakarreko isolatuak, 416 familiabakarreko atxikiak eta 1.455 babes ofizialekoak[3]. Auzo berriaren hiritartze lanak 2008an hasi ziren, eta 2012. urterako jadanik etxebizitzak eraikitzen hasita zeuden.

Aretxabaletako auzo berriaren urbanizazioa, 2013. urtean

Aretxabaletari esleitutako zenbait etxebizitza Goikolarra auzo berrian sartu ziren, eta horren ondorioz, biztanleen zenbaketa jaitsi egin zen 2005. urtetik aurrera.

Aretxabaletako biztanleria

Aretxabaletak ekainaren 24ean ospatzen ditu jaiak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  2. «Aretxabaleta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) [Gasteizko Udaleko Zabalgunea21 enpresaren webgunea http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=eu&uid=u7c25a52e_12b8a142bcd__7fb9[Betiko hautsitako esteka]]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]