Edukira joan

Aries Merritt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aries Merritt

(2011)
Bizitza
JaiotzaChicago1985eko uztailaren 24a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBryan
Hezkuntza
HeziketaTennesseeko Unibertsitatea
Joseph Wheeler High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhesilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 60 metroko hesi-lasterketa
110 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua72 kilogramo
Altuera185 zentimetro

ariesmerrittonline.com
Twitter: amhurdlestar Instagram: amhurdlestar IAAF: 14245965 Edit the value on Wikidata

Aries Merritt (Chicago, Illinois, 1985eko uztailaren 24a)[1] hesi lasterketetan espezializatutako atleta estatubatuarra da. 110 metro hesietako munduko errekorra du 12,80 segundoko denborarekin, Bruselan 2012ko irailaren 7an lortua.[2] 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 110 metro hesietan.[3]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko domina irabazi zuen 110 metro hesietan 2004ko Junior mailako Munduko Atletismo Txapelketan eta seigarren sailkatu zen 2006ko IAAFeko Munduko Atletismo Finalean. 2006ko unibertsitateko denboraldian inork ez zuen lortu bera garaitzea ospatu ziren hesi proba guztietan. Tennessee Unibertsitateko errekorra hautsi zuen 110 metroko hesietan, Willie Gault atletak zuena 13,29 segundorekin. Merritt-ek 2006ko NCAA Txapelketako 110 metroko hesi lasterketa irabazi zuen 13,21 segundoko denborarekin, unibertsitateko txapelketetan inoizko bigarren denborarik onena eginaz, Renaldo Nehemiah-ren atzetik 1979an 13,00 segundu lortu zituen eta.

2008ko IAAFeko Munduko Atletismo Finaleko finalera iritsi zen, laugarren sailkatuta. Merritt da urte berean AEBetako pista estaliko txapelketan, Pista Rstaliko Atletismoko Munduko Txapelketan, AEBetako proba olinpikoetan eta Joko Olinpikoetan urrea lortu zuen lehen hesilaria.

Munduko errekorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko irailaren 7an, Van Damme Memorialean, urte horretako azken Diamond League-ean, Bruselan, Merritt-ek 110 metroko hesien munduko errekorra egin zuen 12,80 segundurekin, 2008tik Dayron Roblesen munduko errekorra gaindituz (12,87s).

Marka pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proba Marka Lekua Data
60 metro hesi 7.43 Albuquerque Ameriketako Estatu Batuak(Estatu Batuak) 2012ko otsailaren 26a
110 metro hesi 12,80 (WR) Brusela Belgika (Belgika) 2012ko irailaren 7a
400 metro hesi 51,94 Knoxville Ameriketako Estatu Batuak (Estatu Batuak) 2004ko apirilaren 9a
Urtea Lehiaketa Lekua Postua Proba Marka
2004 Junior mailako Atletismo Munduko Txapelketa Grosseto Italia (Italia) 1 110 metro hesi 13.56
2009 Munduko Atletismo txapelketa Berlin Alemania (Alemania) 27 110 metro hesi 13,70
2011 Munduko Atletismo txapelketa Daegu Hego Korea (Hego Korea) 5 110 metro hesi 13,67
2012 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Istanbul Turkia (Turkia) 1 60 metro hesi 7.44
2012 Olinpiar Jokoak Londres Erresuma Batua (Erresuma Batua) 1 110 metro hesi 12,92
2013 Munduko Atletismo txapelketa Mosku Errusia (Errusia) 6 110 metro hesi 13.31

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «USA Track & Field | Aries Merritt» usatf.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  2. (Gaztelaniaz) S.L.U, Unidad Editorial Información General. «No hay vallas para Merritt» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Londres 2012: Aries Merritt impone el bloqueo a la Cuba de Robles» abc 2012-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Dayron Robles
110m hesi-en munduko errekorduna
2012ko irailaren 7a - Gaur egun
Ondorengoa
-


Aurrekoa
Dayron Robles
110m hesi-en Olinpiar Txapelduna
Londres 2012
Ondorengoa
Omar Mcleod