Aristoteles Onassis
Aristoteles Onassis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Aριστοτέλης Σωκράτη Ωνάσης |
Jaiotza | Esmirna, 1906ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Paris, 1975eko martxoaren 15a (69 urte) |
Hobiratze lekua |
Skorpios (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Socrates Onassis |
Ama | Penelope Dolagu |
Ezkontidea(k) |
Athina Livanos (1946ko abenduaren 28a - 1960) Jacqueline Bouvier Kennedy (1968ko urriaren 20a, 1968ko urriaren 22a - 1975eko martxoaren 15a) |
Bikotekidea(k) | Maria Callas |
Seme-alabak |
ikusi
|
Familia |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bizente Paul |
Hizkuntzak | greziera modernoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | armadorea, diplomazialaria eta waterpolo jokalaria |
IMDb | nm1238516 |
Aristoteles Sokrates Onassis, grezieraz Αριστοτέλης Σωκράτης Ωνάσης edo Aristotelis Sokratis Onasis (1906ko urtarrilaren 20a, Esmirna, Otomandar Inperioa - 1975eko martxoaren 15a, Neuilly-sur-Seine, Frantzia) XX. mendeko greziar ontzigintzako enpresaburu ospetsuena izan zen, bai eta bere garaiko gizon aberatsena ere. Esaera baten arabera, "bere aktibo guztiak salduko balitu, Wall Streetek dardar egingo luke".
Birritan ezkondurik egon zen, lehenbizi Athina Mary Livanosekin, eta bigarrenik Jacqueline Bouvier Kennedyrekin. Maria Callas opera abeslariaren bikote ere izan zen: harremana ezkontzaz kanpo hasi zen, 1957an, biak nor bere aldetik ezkonduta zeudela, eta Onassis Jacqueline Kennedyrekin ezkontzean bukatu zen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aristoteles Onassis ![]() |