Edukira joan

Arnaldo Pomodoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnaldo Pomodoro

Bizitza
JaiotzaMorciano di Romagna, 1926ko ekainaren 23a
Herrialdea Italia
BizilekuaMilan
HeriotzaMilan, 2025eko ekainaren 22a (98 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, arkitektoa, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia di San Luca
Genero artistikoaEskulturagintza

arnaldopomodoro.it
IMDB: nm2114445 Tabakalera: 56577 Discogs: 4204479 Edit the value on Wikidata

Arnaldo Pomodoro (Morciano di Romagna, Romagna, 1926ko ekainaren 23aMilan, 2025eko ekainaren 22a) italiar eskultorea izan zen.

Arnoldo Pomodoro, 1965.

Arkitektura eta agertoki-diseinuko ikasketak egin zituen, eta, ondoren, urregile hasi zen lanean. Lanbide hark bultzatuta zaletu zen eskulturarekin. 1954an, Milana joan zen, eta han egin zuen bere lehenengo erakusketa, hurrengo urtean. Pomodororen lehenengo eskulturetan nabarmena da informalismorako joera, baina aurreragokoetan arte konkretuari eta futurismoari heldu zien, eta futurismoko artistatzat jo izan da. Bere obrarik ezagunena, zalantzarik gabe, Koloniako Goi Mailako Hezkuntzako Kolegiorako egindako Grande Omaggio alla Civilitá Tecnologica eskultura da. 1963an, Sao Pauloko Biurteko Lehiaketako saria eskuratu zuen, eta, hurrengo urtean, 1964an, Veneziako Biurtekoan, Italiako eskulturaren saria eman zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]