Iraungipen masibo
Iraungipen masiboa, suntsipen masiboa edo desagertze masiboa espezieen iraungipen handi bat ematen den epeari deritzo. Hala ere, zenbatetsi egiten da orokorrean bi edo bost familia biologiko desagertzen direla milioi urte bakoitzean. Lurran bizitza hasi zenetik, sei gertakari latz antzeman dira Fanerozoiko eonean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen Lurraren historian izandako bost iraungipen masiboak[1]:
- Duela 488 milioi urte Kanbriar-Ordoviziar iraungipen masiboa izan zen, non brakiopodo, konodonte eta trilobite espezie asko desagertu ziren.
- Duela 444 milioi urte Ordoviziar-Siluriar iraungipen masiboa izan zen, itsas mailaren aldaketa bien ondorioz.
- Duela 360 milioi urte Devoniar iraungipen masiboa izan zen, non hiru milioi urteetan zehar espezieen %70a desagertu zen.
- Duela 251 milioi urte Permo-Triasiar iraungipen masiboa izan zen, non espezieen %95a desagertu zen. Hau Lurrak inoiz jasandako iraungipenik handiena izan da.
- Duela 65 milioi urte Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa izan zen, non espezieen %75a, tartean dinosauroak, desagertu zen.
Aditu askoren ustez, egun Holozenoko iraungipen masiboaren barruan gaude, gizakiak eta klima aldaketak sortua[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Benton, Michael J., When Life Nearly Died--The Greatest Mass Extinction of All Time, Thames & Hudson Ltd, Londres, 2003 ISBN 978-0-500-28573-2
- ↑ Leakey, Richard; Lewin, Roger (1996). The Sixth Extinction: Patterns of Life and the Future of Humankind. New York: Anchor Books. ISBN 0-385-46809-1
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |