Aromia moschata
| Aromia moschata | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cerambycidae |
| Generoa | Aromia |
| Espeziea | Aromia moschata Linnaeus, 1758 |
Aromia moschata Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da, Iberiar penintsulatik hasi eta Japoniaraino. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko kakalardoa da, 15-35 mm arteko luzera hartzen baitu[2]. Antena oso luzeak ditu, gorputza baino luzeagoak arren kasuan eta gorputzaren bestekoak emeetan. Kobre-berde koloreko iridiszentzia metalikoa du. Iberiar penintsulako kakalardoen pronotoa gorrixkagoa izaten da. Usain gozo berezia jariatzen du, hortik moschata izena[3].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sahastietan eta makal basoetan aurkitzen da gehien bat, beldarrak hartaz elikatzen baitira.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emeak arrautzak sahats edo makalaren enborreko azalean jartzen ditu eta beldarrak hartaz elikatzen dira galeriak osatuz. Hildako adarren zurez elikatzen dira gehien bat[3]. Bigarren edo hirugarren urteko udaberrian pupatu eta ekaina eta abuztua artean ikusten dira helduak. Helduak izerdi landuaz elikatzen dira[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kakalardo eldua eskuan, tamaina ikusteko.
-
Heldua hegoak aterata.
-
Aromia moschata-ren beldarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ a b «Aromia moschata - 8457» www.asturnatura.com (kontsulta data: 2024-03-03).
- ↑ a b «Aromia moschata | Agrológica» www.agrologica.es (kontsulta data: 2024-03-03).