Edukira joan

Arralde (Goenkale)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arraldeko kanpo platoa, Miramonen EiTBk duen egoitzan.
Arraldeko fikziozko armarria.

Arralde Goenkalen agertzen zen euskal fikziozko herria da, telesaileko paisaia eta kokalekua dena.

Arraldeko kale nagusia da Goenkale, eta bertan topa ditzakegu hainbat agerleku. 22 denboraldietan hainbat dekoratu agertu dira: udaletxea, Sobia taberna, Muñagorri hotela, Madariaga ontziola, eta hainbat pertsonaiaren bizileku eta lantokiak. Guztietan aipagarriena 'Boga' taberna da; lehenengo denboralditik azkeneraino. Arraldeko tokirik mitikoena izan bada ere 19. denboraldian ikusi dugu lehenengoz bertako sukaldea. Hauek dira egon diren dekoratuetako batzuk:

  • Boga taberna, bere sukaldea eta logelak (1-22. denboraldiak)
  • Goenkale kalea. (1-22. denboraldiak)
  • Atxuri taberna. (12-22. denboraldiak)
  • Bar Sobia (1-11. denboraldiak)
  • Komisaldegia. (5-22. denboraldiak)
  • Alizia eta Kandidoren pisuak. (15-22. denboraldiak)
  • Mirandatarren txalet handia. (18-22. denboraldiak)
  • Etxegaraitarren botika. (21-22. denboraldiak)
  • Maria Luisaren txakolindegia. (6-22. denboraldiak)
  • Sabin eta Axunen etxea. (19-22. denboraldiak)
  • Gazteen etxeak. (10-11, 14-17, 18-22. denboraldiak)
  • Parrokia. (3-11. denboraldiak)
  • Bideo-kluba. (5-7. denboraldiak)
  • Udaletxea. (12-14, 16, 22. denboraldiak)
  • Lutxiren botika. (7-8. denboraldiak)
  • Elkartea. (8-10. denboraldiak)
  • Medikuaren kontsulta. (4-6. denboraldiak)
  • Madariaga ontziola. (15-20. denboraldiak)
  • Muñagorri hotela. (13-18. denboraldiak)
  • Hortentsiren ile-apaindegia. (8-11. denboraldiak)
  • Eduardo Zaldua eta Agurtzane Etxabururen etxea. (12-14. denboraldiak)
  • Imanol Mendizabalen etxea (3-8. denboraldiak)
  • Mendiarrain enpresa (3-4. denboraldiak)
  • Kultur etxea (1-2. denboraldiak)
  • Begoña Perez de Rozasen etxea eta konsulta (1-5. denboraldiak)
  • Herriko parkea (16-22. denboraldiak)
  • Agustin, Presen eta euren bizilagunen etxebizitza-blokea (9-11. denboraldiak)
  • Joseba Zubeldiaren etxea (7-8. denboraldiak)
  • Koldo eta Leonorren etxea (6-7. denboraldiak)
  • Nekane eta Naroaren etxea (14-17. denboraldiak)
  • Maitiena hotela (3-6. denboraldiak)
  • Isaias Muruaren etxea (ondoren Julia Bilbaorena) (6-7, 12. denboraldiak)
  • Arralde irratia (2. denboraldia)
  • Arraldeko hondartza (Orioko Antilla, Getariako Malkorbe eta Zumaiako Itzurun hondartzak) (4, 6-9, 11-17. denboraldiak)
  • Arraldeko plaza nagusia eta portua (Orio) (3-13, 16. denboraldiak)
  • Arraldeko plaza nagusia eta ibaiertzeko pasealekua (Tolosa) (13-20. denboraldiak)

Arralde herria eta ingurua osatu duten hainbat leku:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko irailean Espainia osoan ospetsu bilakatu zen: Arralden presoen aldeko bazkaria antolatu zutela-eta, ABC berri faltsua zabaldu[1] eta Audientzia Nazionalak eginbideak ireki zituen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.