Arro Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arro Handia
Great Basin
Kluft-photo-Black-Rock-Desert-Aug-2005-Img 5081.jpg
Old Razorback Mountain, Black Rock basamortua
Arro Handia hemen kokatua: Ipar Amerika
Arro Handia
Arro Handia
Arro Handia (Ipar Amerika)
Eskualdea  AEB
 Mexiko
Koordenatuak 36° 36′ N, 118° 18′ W / 36.6°N,118.3°W / 36.6; -118.3Koordenatuak: 36° 36′ N, 118° 18′ W / 36.6°N,118.3°W / 36.6; -118.3
Eremua 492.000 kilometro koadro
Punturik garaiena Whitney mendia, Sierra Nevada (4.421 metro)
Punturik beherena Badwater Arroa, Heriotzaren harana (−85 metro)

Arro Handia[1] (ingelesez: Great Basin) Ipar Amerikako mendebaldeko eskualde zabala da, elkarren ondoko hainbat sakonune endorreiko biltzen dituena. 492.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] Estatu Batuetako Kalifornia, Idaho, Nevada, Utah eta Wyomingen eta Mexikoko Kalifornia Beherean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arro Handiak Estatu Batuetako mendebaldeko eta Mexikoko ipar-mendebaldeko eremu handia hartzen du. Utahko Wasatch mendilerroa da ekialdeko muga, eta Sierra Nevada eta Ur-jauzien mendikatea mendebaldekoa; bi mendilerro hauek euri-itzala eragiten dute, eta galarazten dute Pazifikoko erauntsiak eskualdera irits daitezen. Iparraldean Snake ibaiaren lautada dago, eta Mojave basamortua hegoaldean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Great Basin. Encyclopædia Britannica, britannica.com . Noiz kontsultatua: 2018-1-22.
  3. What is the Great Basin?. usu.edu . Noiz kontsultatua: 2018-1-22.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]