Arvo Pärt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arvo Pärt
Arvo Pärt.jpg
Bizitza
Jaiotza Paide Itzuli1935eko irailaren  11 (83 urte)
Herrialdea  Estonia  (1935 -  1940)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1940 -  1991)
 Austria  (1980 -
 Estonia  (1991 -
Familia
Ezkontidea(k) Q58879957 Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Estonian Academy of Music and Theatre Itzuli
Hizkuntzak Estoniera
errusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta musikaria
Lantokia(k) Berlin
Lan nabarmenak Für Lennart in memoriam Itzuli
Adam's Lament Itzuli
Spiegel im Spiegel Itzuli
In principio Itzuli
Für Alina Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Royal Swedish Academy of Music Itzuli
Estonian Academy of Sciences Itzuli
Pontifical Council for Culture Itzuli
Genero artistikoa Sinfonia
contemporary classical musica Itzuli
Musika minimalista
Diskoetxea ECM Records Itzuli
IMDb nm0701736
www.arvopart.ee

Arvo Pärt (ˈɑrvo ˈpært ahoskatua; Paide, 1935eko irailaren 11) estoniar musikagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heino Ellerrekin ikasi zuen Tallinngo Kontserbatorioan, 1963. urtea arte. Garai hartan Necrology (1960) idatzi zuen, sobietar agintariak kezkatu zituen lehen konposizio-seriala. 1957-1967 bitartean Estonia Irratian lan egin zuen, grabazio-zuzendari gisa, eta geroago zinemarako musika idatzi zuen. 1968-1971 bitartean Frantzia eta Flandesko Erdi Aroko musikagileen lanak aztertu zituen, Guillaume de Machautetik hasita Josquin des Prezeraino. Aurrerago eliza ortodoxoaren musika aztertzen hasi zen. 1980an Estoniatik alde egin zuen familiarekin Israelera, baina geroxeago Vienara joatea erabaki zuen, eta geroago, 1982an, Berlinera. Nahiz eta bere aurreneko lanetan Sergei Prokofiev eta Dmitri Xostakovitx errusiarren eragina nabari den, hurrengo urteetan alde batera utzi zituen eredu tradizionalak, eta serialismoa erabiltzen hasi zen, lehenbizi, eta material desberdinen collage halako bat geroago (1966, 2. Sinfoni). Europar polifonia baliatu zuen trantsizio-aldi baten ondoren (1971, 3. Sinfonia) heldutasunera iritsi zen eta bere lanik onenak idatzi zituen: Tabula rasa (1977), Passio (1982) eta Miserere (1989). Pärten estiloa, kanpaien errepikan inspiratua, tonu-hizkuntza soilagatik bereizten da, bere edertasun espiritual handiagatik, eta teknika minimalista eta kontrapuntistikoa erabiltzeagatik. Eragin handia izan du Estoniako hurrengo musikagile belaunaldietan (Lepo Sumera eta Erkki-Sven Tüürrengan esaterako) eta europar musikagile askorengan. Pärten musika film askotan erabili da: Väike motoroller (1962), Promised Land (2004), Les Amants du Pont-Neuf (1991), Fahrenheit 9/11, Wit (2001), Swept Away (2002), Gerry (2003), Soldados de Salamina (2002), Elegy (2008).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arvo Pärt Aldatu lotura Wikidatan