Edukira joan

Lutxana Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lutxana Arraun Elkartea
Sorrera1930 (CR Soc. Dep. Bilbao)
1983 (Lutxana AE)
Bazkideakasko
HerriaEuskal Herria Erandio, Bizkaia
LehendakariaEuskal Herria Silvia Zobaran
EntrenatzaileaEuskal Herria Aitor Sautu
Patroia(k)Euskal Herria Aitor Sautu
Kolorea(k)     urdina
Trainerua     Ederra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Liga6.a (KAE 2 Liga)
2026KAE 2 Ligan
Webguneawww.lutxanarraun.com
Lutxanaren Ederra trainerua.
Lutxana Arraun Elkartearen egoitza.

Lutxana Arraun Elkartea Erandioko Lutxana auzoko arraun taldea da, 1983an sorturikoa.

XX. mendearen hasierako estropadetan aritu izan ziren Lutxanako traineruak eta 1930an CRSD Bilbao taldea eratu zuten. Gaur egungo kluba 1983an sortu zen eta harrobia lantzea izan du helburu. Azken urteetan arazo handiak izan ditu trainerua uretaratzeko, azkenengo aldiz emakumezkoen trainerua aritu zen 2021ean.

XX. mendearen hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutxanaren historia Abra eta Portugalete inguruan 20. hamarkadan jokatu izan ziren estropadetan hasten da, irabazi ez arren emaitza onak lortu baitzituen, 1928 urteko bigarren postua kasu. 1933an Kontxako Banderan ere hartu zuen parte, zortzi traineruren artean zazpigarren gelditu zelarik. Taldearen sorrera ofiziala 1930an izan zen Club de Remo Sociedad Deportiva Bilbao izenarekin. Bilboko arraun talde bakarra izan zen urte askotan zehar.

Lutxana Arraun Elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Lutxana Arraun Elkartea izena 1983an hartu zuen, Erandio Bilboko udalerritik desanexionatu zenean[1]. Klubak arazo handiak izan ditu eta sarritan beste elkarte batzuekin batu behar izan da trainerua atera ahal izateko, hala Bermeorekin (1996) edo Deusturekin (2000). Azken urteetako denboraldi onena 2003. urtea izan zen KAE Ligan laugarren postua lortu zuelarik. Egun, KAE Ligako bigarren mailan ari da.

Historiarako datu bat ere utzi du. Iratxe Ortiz de Pinedo aurreneko emakumezko patroia izan zen gizonezkoen traineru bat gidatzen. KAE 2. Ligako estropada batean izan zen[2].

2020ko denboraldian emakumezkoen trainerua osatu du estreinekoz[3] eta bi urtez aritu zen ETE Ligan. Ezaguna egin zen haren traineru koloretsua. Emaitzak ordea apalak izan ziren.

Gizonezkoen trainerua bostu urtez lehorrean egon ondoren uretara itzuli zen 2024an.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE0
KAE 13
KAE 212
2025 barne.
UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 4.a-
2004Federazio Liga, 18.a-
2005Federazio Liga, 12.a-
2006KAE 2 Liga, 5.a-
2007ez-
2008ez-
2009KAE 2 Liga, 12.a-
2010KAE 2 Liga, 16.a-
2011KAE 2 Liga, 11.a-
2012ez-
2013KAE 2 Liga, 10.a-
2014KAE 2 Liga, 8.a-
2015KAE 2 Liga, 7.a-
2016KAE 2 Liga, 9.a-
2017KAE 2 Liga, 11.a-
2018KAE 2 Liga, 11.a-
2019-
2023
ez-
2024KAE 2 Liga, 6.a-
2025KAE 2 Liga, 6.a

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lutxana Arraun Elkartea
EntrenatzaileaEuskal Herria
Patroia(k)Euskal Herria
Kolorea(k)     urdin argia
Trainerua     Ederra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Bizkaiko Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Ligaez

2010eko denboraldian saiatu ziren trainerua osatzen baina Bizkaiko selekzioa eratu zenez proiektu propioa utzi eta Bizkaiaren barnean hartu zuten parte.

2020ko denboraldian atera zuen aurrenekoz emakumezkoen taldea[3]. Ederra trainerua oso koloretsua atera zuen, horia, arrosa, berdea eta morea. Eva Mena margolariak diseinatu zuen trainerua eta "emakumezkoen partaidetza kirolean" irudikatu nahi izan zuen[4]. Bizkaiko txapelketan bigarren postua eskuratu zuen lau traineruren artean.

2021ean Ederra traineru klasikoa atera zuen, kolore urdinekoa. Ligan berriz ere zortzigarren egin zuen. Ordutik ez du berriz trainerurik osatu.

2025ean estropada bakarra jokatu zuen Trintxerpeko Emakumezko beteranoen aurka. Sestaon izan zen ABE Ligaren baitan. Emakumez soilik osaturiko talde bat dagoela aprobetxatuz Lutzanak neska gazteekin osatu zuen trainerua eta Sestaoko Bandera jokoan jarri zuten. Lutxanako gazteak izan ziren nagusi.[5]

UrteaLigaKontxa
2020ETE Liga, 8.a-
2021ETE Liga, 8.a-
2022ez

Antolaturiko banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandioko Bandera antolatzen du urtero Lutxanako Arraun Elkarteak, trainerua atera edo ez. Abuztuko azken asteburuan izaten denez, bertan jokatzen dira KAE 1 eta 2 arteko play-offak.

Aipatzekoa da talde galiziar batek Euskal Herrian lorturiko lehen garaipena Erandiko ikurrinan izan zela. 1995. urtean Mecos taldea Kontxako sailkatze estropada jokatu asmoz Donostiaraino joan zen, baina baimenik jaso ez zuenean gonbidatu gisa aritu zen Erandion eta Bandera eskuratu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Peláez, Alba. (2022-12-29). ««Las desanexiones fueron positivas porque éramos barrios marginados de Bilbao»» El Correo (kontsulta data: 2024-06-01).
  2. (Gaztelaniaz) Lecea, Un reportaje de Jokin Victoria de. (2015-07-07). «Iratxe hace historia en el remo vasco» Deia (kontsulta data: 2024-06-01).
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) Lecea, Un reportaje de Jokin Victoria de. (2020-02-15). «El paso adelante de la 'Ederra' de Lutxana» Deia (kontsulta data: 2024-06-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Una trainera feminista para recibir a las remeras de Lutxana» El Correo 2020-03-07 (kontsulta data: 2021-06-21).
  5. «Liga propioa nahi dute» Berria 2025-07-10 (kontsulta data: 2025-07-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]