Asma al-Ghul

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Asma al-Ghul
Bizitza
JaiotzaRafah1982ko urtarrilaren 17a (42 urte)
Herrialdea Palestina
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Asma al-Ghul (Al Ghoul edo Alghoul izenez ere ezaguna) (Gazako zerrenda, 1982) palestinar ekintzailea, kazetaria eta feminista sekularra da. Ramallah hiriko egunkarietan (Al-Ayyam) idazten du, batez ere kronikak eginez berak "Fatahren ustelkeria eta Hamas-en terrorismoa" deitzen duenaz.[1][2][3] New York Times egunkariaren deskribapenaren arabera "Gazako eskubide zibilen urraketen aurkako jarrera desafiatzaileagatik da ezaguna Al-Ghul".[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Ghul Egiptorekin muga egiten duen Gazako Rafah hirikoa da, errefuxiatu palestinarrek osatzen duten hiria. 2003an, poeta egiptoar batekin ezkondu eta Abu Dabira aldatu ziren. Geroago dibortziatu egin ziren, eta Al-Ghul Gazara itzuli zen semearekin. 2006an, al-Ghul-ek uko egin zion hiyab-a janzteari (burua eta bularra estaltzen dituen zapi islamiarra).[1]

Atxiloketa eta zigorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Hamasek atxilotu eta interrogatu egin zuela adierazi zuen al-Ghulek, Gazako Al Shati errefuxiatu-esparrutik hurbil dagoen hondartza publiko batean, lagun-talde misto batekin, buruan zapirik gabe, galtza bakeroak eta alkandorak soinean, barreka, paseatzen zuten bitartean. Associated Press-ek esan zuen lehen aldia zela, 2007an boterera iritsi zenetik, Hamas emakume bat zigortzen saiatu zela, islamaren aurkako jokabideagatik.[5] Al-Ghulek esan zuen bere lagun gizonak hainbat orduz atxilotu zituztela, eta kolpatu ondoren adierazpenak sinatzera behartu zituztela esanez ez zituztela berriro "arau moral publikoak hautsiko". Hamasek ukatu egin zuen gertatutakoa.[5]

2011ko otsailean, Al-Ghul jo egin zuten palestinarren eta egiptoarren arteko elkartasuna adierazten zuen manifestazio baten berri ematen ari zela.[6]

2011ko martxoan, Hamaseko segurtasun-indarrek al-Ghul eta beste zazpi kazetari palestinar jo eta torturatu egin zituzten, erakunde horri Fattah-rekin adiskidetze baketsua bilatzea eskatzen zioten manifestazioen berri ematen saiatzeagatik. Geroago, Hamasen gobernuak barkamena eskatu zuen eraso batzuengatik, eta ikerketari ekiteko hitza eman zuen.[7][8]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 18 urte zituela, Al-Ghul-ek Palestinako Gazte Literaturaren saria irabazi zuen.
  • 2010ean, Human Rights Watchen Hellman/Hammett saria jaso zuen, "politika publiko ofiziala edo boterean dagoen jendea kritikatzen duten ideiak adierazten ausartzen" diren idazleei laguntzeko eta saritzeko sortutako saria. Bere lana ingelesera, danierara eta koreerara itzuli da.[9]
  • 2012an, Al-Ghuli Kazetaritzako Balioaren Saria eman zion International Women's Media Foundation-ek.[10] Samir Kassir Libano Fundazioarentzat egiten du lan, komunikabideen askatasunaren alde.[10]

Israelen erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abuztuaren 3an, familiako bederatzi kide bederen hil ziren Israelgo aireko eraso batean, Rafahn, Gazako zerrendaren hegoaldean.[11] Sekula ez izeneko saiakera batean, bere familiaren heriotza ezagutu ondoren izandako esperientziak kontatzen ditu al-Ghulek.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Bates, Ashley. (16 de diciembre de 2010). «Sorry, Hamas, I'm Wearing Blue Jeans» Mother Jones magazine.
  2. al-Mughrabi, Nidal. (10 de febrero de 2008). «Hamas bans Gaza newspaper over satirical cartoon» Reuters UK.
  3. «Palestinian daily Al-Ayyam, briefly banned in Gaza, appears again» Haaretz 30 de abril de 2008.
  4. Akram, Fares. (14 de marzo de 2011). «Briefing on Protest for Palestinian Unity Becomes a Rally Itself» New York Times.
  5. a b The Associated Press. (8 de julio de 2009). «Hamas tries to detain woman walking with man: Attempt raises fears of strict enforcement of Islamic law» MSNBC.
  6. CyberDissident Database: Palestinian Territories | Asma Al Ghoul. CyberDissidents.org.
  7. Abu Toameh, Khaled. (28 de marzo de 2008). «Gaza cops use ‘beatings, stun guns’ on women reporters» Jerusalem Post.
  8. «Youth and Reconciliation: Tech-savvy women drive Gaza's protest movement» The Daily 11 de abril de 2011.
  9. Banned, Censored, Harassed and Jailed. Human Rights Watch.
  10. a b "Asmaa al-Ghoul aims to keep thorn in Hamas' side" in the Jerusalem Post, 23 de octubre 2012
  11. Never ask me about peace again in the Al-Monitor, Palestine Pulse, 4 de agosto 2014
  12. Never ask me about peace again. 4 de agosto de 2014.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]