Asterix eta indiarrak
Asterix eta indiarrak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Jatorrizko izenburua | Astérix et les Indiens |
Jatorrizko hizkuntza | alemana |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | marrazki biziduna, lan literario batean oinarritutako filma eta film komikoa |
Iraupena | 85 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila |
Asterix films (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Bidaia Handia |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) |
Gerhard Hahn (en) ![]() |
Gidoigilea(k) |
Thomas Platt (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
| |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Gerhard Hahn (en) ![]() |
Edizioa |
Ulrich Steinvorth (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Harold Faltermeyer |
Fikzio-unibertsoa |
Asterix universe (en) ![]() |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
Asterix indiarrak (frantsesez Astérix et les Indiens), 1994ko Gerhard Hahn zuzendariaren marrazki bizidun film bat da. Asterix pertsonaiaren Bidaia Handia (1975) komikiaren egokitzapena da.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galiako herrixkan, mutiko batzuk haur eztabaida bat hasiko dute. Hika-mikan zehar, Panoramix edabe magikoa prestatzen ari zen pertza lurrera erori eta bere eduki preziaturik gabe geldituko da. Hortaz, druida edabea berriz prestatzeko asmoz basora aterako da, baina galiarren etsai izugarriek bahituko dute: erromatarrek.
Asterix eta Obelix, Idefixen laguntzaz, bahiketaz ohartu eta beren laguna askatzeko asmoz erromatarren atzetik abiatuko dira. Erromatarrek itsasoz harata joan eta Panoramix munduaren amildegitik behera botatzeko asmoa dute (garaiko jendeak mundua laua zela uste baitzuen), baina nahigabean Amerikara iritsiko dira. Eta bi galiarrak eta txakurtxoa beren atzetik doaz...