Itxura
Bideo honetan euskal mendien gaineko zortzi bitxikeria azaltzen dira.
Edukien arduradunak
[aldatu iturburu kodea]- Gidoilaria: Lander Arretxea.
- Animazioen ekoizpena: Peru Isasi.
- Off ahotsa: Anabel Arraiza.
- Koordinazioa: EWKE.
- Bideoa: Hiru Damatxo.
Informazio iturriak
[aldatu iturburu kodea]- Zenbat mendi daude Euskal Herrian? Zaila da esatea, baina mendiak.eus webguneak 2500 jasotzen ditu.[1]
- Mendirik altuena Hiru Erregeen Mahaia da. Izenak, Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeei egiten die erreferentzia, aintzinako erresuma horien mugak bertan elkartzen baitziren.
- Auñamendi altuagoa da, baina tontorra ez dago Euskal Herrian, Bearnon baizik.
- Kretazeoan altxa ziren Pirinioak. Ordukoak dira Euskal Herriko mendi askotako harriak ere.
- Aiako Harriak askoz zaharragoak dira. Irun, Lesaka eta Oiartzun artean daude, ez Gipuzkoako Aia herrian.
- Aia mendia[2] ere ez dago Aian, Nafarroako Agoitz herrian baizik.
- Berangoko Urkogana da Euskal Herriko mendirik baxuena. 84 metro ditu.[3] Sute batek ezagutarazi zuen, ordura arte, inguruko bizilagunek bakarrik ezagutzen baitzuten.
- Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da eta hainbat euskal menditan bizi dela dio kondairak. Anboton leizea ere badu: "Mariren Koba" izenaz da ezaguna.
Lotutako artikuluak
[aldatu iturburu kodea]Erabilitako irudiak
[aldatu iturburu kodea]- EuskalHerrikoMendienMapa2 Uxer Ugarte, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:EuskalHerrikoMendienMapa2.png
- Pic and table de trois rois Sea-Empress, CC BY-SA 3.0, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Pic_and_table_de_trois_rois.jpg
- Anie7 Basotxerri, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Anie7.JPG
- Cold glacier snow landscape – 15364997 Oleksandr Pidvalnyi, CC0, Pexels bidez https://www.pexels.com/video/cold-glacier-snow-landscape-15364997/
- 3 Ardanatz Iriso Itzagaondoa Agoitz Itoiz Adrar, CC BY-SA 3.0, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:3_Ardanatz_Iriso_Itzagaondoa_Agoitz_Itoiz.jpg
- Backside Of A Woman Walking In A Forest Trail Fernan Gorrotxategi, CC0, Pexels bidez https://www.pexels.com/video/backside-of-a-woman-walking-in-a-forest-trail-3083418/
- Berango sutea basoa urkomendi (60) Hiruka komunikazio-taldea, CC BY-SA 2.0, via Flickr https://www.flickr.com/photos/139314195@N07/24624452776
- Mari euskal jainkosa Josu Goñi Etxabe, CC BY-SA 2.5, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Mari_euskal_jainkosa.jpg
- Cueva de Mari, pasillo Txo, Domeinu Publikoa, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Cueva_de_Mari,_pasillo.JPG
- Pyrenees topographic map-eu Koldo Biguri, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Pyrenees_topographic_map-eu.svg?uselang=eu
- Person On A Cliff Overlooking The Mountains Ricardo Esquivel, CC0, Pexels bidez https://www.pexels.com/video/person-on-a-cliff-overlooking-the-mountains-2040075/
- NFA - Agoitz (2) Nafarroako Foru Aldundia, CC BY 3.0, Wikimedia Commons bidez https://commons.wikimedia.org/wiki/File:NFA_-_Agoitz_(2).jpg
Erreferentziak
[aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskal Herriko mendien zerrenda - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ «Aia (861 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ «Urkogana (84 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).