Atari:Zuberoa/Zuberoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuberoa

Zuberoa (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez: Soule; Bearnoko okzitanieraz, Sola) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle (zuberotarrak; zubereraz, xiberotarrak). Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Ühaitz ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administrazioari dagokionez, Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64. departamendua) parte da. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkaribar hegoaldean.

Zuberoako euskalkia zuberera da.

Hiru lurralde-mota bereizten dira Zuberoan: iparraldean, Pettarra eskualdean, lur behere lauak dira nagusi; erdialdea edo Arbaila eskualdea menditsuagoa da, oihanalde zabalekin; eta hegoaldean, Basabürü eskualdean, Ahüñemend edo Pirinio mendiak daude, bai eta Iratiko oihanaren zati bat ere, Larraineko lurretan barneratua.


...gehiago irakurri