Atom Egoyan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atom Egoyan
Atomegoya.jpg
Bizitza
Jaiotza Kairo1960eko uztailaren 19a (56 urte)
Herrialdea  Kanada
Talde etnikoa Armeniarra
Familia
Ezkontidea(k) Arsinée Khanjian
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Trinity College
Hizkuntzak ingelesa
armeniera
alemana
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoigilea, zinema ekoizlea, aktorea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) European Graduate School
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000382
www.egofilmarts.com/

Atom Egoyan (Kairo, 1960ko uztailaren 19a - ) zinema zuzendari kanadar-armeniarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoyan jatorriz armeniarra da, eta hiru urte zituela Victoria britainiar koloniara joan zen bizitzara. Ondoren Toronton bizi izan zen eta han gitarra klasikoa eta nazioarteko harremanak ikasi zituen, diplomatikoa izan nahi baitzuen bizibidez. Baina berehala ohartu zen antzerki lanak eta zinemarako gidoiak idaztea zuela gustukoena. 1979-1981 urteen bitartean hiru film labur egin zituen. Ikasketak amaitu ondoren Open House film laburra filmatu zuen; telebistak erosi egin zion lana eta diru horrekin eta beka batekin film luze bat egin zuen, Hurbileko senideak, arrakasta handia izan zuena. Film horretan Arsinée Khanjian antzezlea ezagutu zuen, hurrengo filmetan ere lan egingo zuena eta emazte izango zuena. Nazioarteko hainbat jaialditan jaso zituen sariak. Egoyanek larritasuna sortzen duten giroak erakusten ditu, inguruaren baretasuna apurtzen dutenak. Exotikoa lanarekin Egoyanen zinemagintzak aldaketa nabarmena bat izan zuen, eta lan horrekin Canneseko Zinemaldiko Kritikaren saria lortu zuen. Bi urtez operak zuzentzen aritu ondoren, 1997an zinemara itzuli zen Etorkizun gozoa lanarekin. Lan horrekin zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendatu proposatu zuten.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Howard in Particular (1979)
  • After Grad with Dad (1980)
  • Peep Show (1981)
  • Open House (1982)
  • Men: A Passion Playground (1985)
  • Looking for Nothing (1988)
  • Montréal vu par... / Montreal Sextet (1991)
  • A Portrait of Arshile (1995)
  • The Line (2000)
  • Diaspora (2001)
  • Chacun son cinéma (2007)

Telefilmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • In This Corner (1985)
  • Gross Misconduct (1993)
  • Sarabande (1997)
  • Krapp's Last Tape (2000)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atom Egoyan Aldatu lotura Wikidatan