Attila József

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Attila József
Homonnai József Attila.jpg
Bizitza
Jaiotza Budapest1905eko apirilaren 11
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Balatonszárszó1937ko abenduaren 3a (32 urte)
Heriotza modua suizidioa
Familia
Aita Q20435972
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Hungariera
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0431676
Attila Józsefen omenezko oroitarria Budapesten.

Attila József (Budapest, Hungaria, 1905eko apirilaren 11 - Balatonszarszo, 1937ko abenduaren 3a) hungariar idazlea izan zen.

XX. mendeko hungariar poeta nagusietako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazten gazterik hasi bazen ere, hil ondoren bakarrik izan zen benetan ezagun eta ospetsu. Gazterik egin zen orduan legez kanpo zegoen Hungariako Alderdi Komunistako kide.

1932an, Valóság izeneko literatura-aldizkaria sortu zuen, eta 1936an, Szép Szo (euskaraz, Argudioa), eragin handia izan zuen politika- eta literatura-kazeta.

Langileen poeta izan zen, eta klase-borrokaren sinbolo nagusi bihurtu zuen ama, garbitzaile pobre bat, bere lanetan. Marxen eta Freuden ildotik, errealismoa eta irrazionaltasuna tartekatzen dira Jozsefen lanetan, eta, gizaki modernoaren pentsamendu konplexuaren ondoren, beti nagusitzen da edertasunerako eta harmoniarako dei garratza.

Etengabeko egonezinean bizi izan zen beti, eta bere burua tren aurrera jaurtikiz hil zen.

Obra nagusiak: Ez naiz ni oihuka ari den hori (1925), Artzaren dantza (1935), Ez da barkamenik (1936).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Attila József Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]