Aitzorrotz

Koordenatuak: 43°00′09″N 2°32′20″W / 43.0025°N 2.538889°W / 43.0025; -2.538889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxorrotx» orritik birbideratua)
Aitzorrotz
Datu orokorrak
Garaiera738 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′09″N 2°32′20″W / 43.0025°N 2.538889°W / 43.0025; -2.538889
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaEskoriatzatik

Aitzorrotz edo Atxorrotx (mendebaleko euskaraz) Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Eskoriatzako udalerriaren barnean.

Tontorrak 738 metroko altuera dauka. Goialdean, XVI. mendeko baseliza txikia dago. Erdi Aroan Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, Arabako Arratzu-Ubarrundia eta Gipuzkoako Deba Garaiaren arteko pasagunea kontrolatzen zuena.

Tontorrean gaztelu bat dago, izen berarekin aipatzen dean: Aitzorrotzeko gaztelua.

Igotzeko abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiaren erpin gorenean, Santi Kurutze izeneko ermita altxatu zen XVI. mendean. Oraingo oinplano laukizuzena eta lau isurialdeko estalkia 1953. urtean egindako zaharberritzearen ondorioa dira. Eraikinak ez du, antza, garrantzi handirik. Ermitaren hego-hegalean uharka bat dago, beharbada teilatuko ura hobeto aprobetxatu aldera egindakoa. Haitzean egindako lana da, oinplano laukizuzena duena (4 bider 3,30 metroko oinplanoa, eta 1,50 metroko garaiera) eta 20.000 litro inguru jaso ditzakeena. Oraindik gordetzen ditu hormak iragazteko erabilitako argamasa-geruzaren hondar batzuk.

Haitz honekin aurrez-aurre, 70 metrora hegoalderantz, beste goi-haitz bat dago, gotortze-sistema beraren zatia izango zena, aurre-talaia modukoa, Erdi Aroko materialen hondarrak aurkitu baitira bertan. Gauza bera gertatzen da ermitaren ipar-mendebaldean dauden harkaitzekin: aurkitutako material arkeologikoaz gainera, harkaitzetan bertan aztarnak baitaude, biltegi edo halako egitura edo eraikinak egiteko erabili izan direla frogatzen dutenak.

Atxorrotz eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero antolatzen dute eskoriatzarrek maiatzaren lehenengo igandean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]