Aitzorrotzeko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzorrotzeko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°00′05″N 2°32′25″W / 43.00144°N 2.54036°W / 43.00144; -2.5403643°00′05″N 2°32′25″W / 43.00144°N 2.54036°W / 43.00144; -2.54036
Map

Aitzorrotzeko gaztelua edo Atxorrotxeko gaztelua (mendebaleko euskaraz) gaur egungo Eskoriatza herriko Aitzorrotz mendian existitu zen gaztelua izan zen. Nafarroako Erresumak egungo Gipuzkoako lurraldean izan zuen tenentzietako bat izan zen, Getaria eta Donostiako gazteluekin batera, eta Gipuzkoa Gaztelara pasa aurretik Nafarroako erresumaren tenentzia bezala denbora gehien iraun zuena, 1181ean sortu baitzuen Antso VI.a Nafarroakoa erregeak. Donostia eta Getariako tenentziak sortuak izan aurretik, Gipuzkoa osoa Aitzorrotzeko tenentziaren agindupean zegoen.[1]. XIV. mendea eta XV. mendearen artean abandonatua izan zen, eta, jada XVI. mendean suntsitua geratu zen, mende horren amaiera aldera, gazteluaren dorre nagusiak hartzen zuen tokia gaur egun Aitzorrotz mendiaren tontorrean dagoen Gurutze Santuaren ermitak hartu zuelarik.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait indusketa arkeologiko egin dira Aitzorrotzeko gazteluari buruz. Horietatik lehena 1960ko hamarkadan egin zen Ignacio Barandiaranen gidaritzapean. Azkenak, berriz, 2009ko urrian eta 2010eko maiatzean egin ziren, Naia Senper arkeologoa eta Iñaki Sagredo historialariaren gidaritzapean.

Azken indusketen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza ugari lortu dira azken bi kanpainetan. Emaitza horiek 2010eko abenduak 16an ezagutzera eman ziren Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Jarraian zerrendatzen direnak dira horietako batzuk:


Gazteluaren defentsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren harresiak tontor guztia hartzen zuen, horren aztarnak harkaitz nagusiaren iparraldeko zatian ikus daitezkeelarik. Gainera, beste zenbait gazteluk bezala, banakako lerroan joatera behartzen zuen eta norbere burua babesterik ez uzteko bezain estua zen pasabide bat zuen, oraindik ere mantentzen dena. Gazteluaren dorre nagusiak gaur egungo ermitaren tokia hartzen zuen, eta harresiaren gainerako zatietan dorre txikiago batzuk zeuden, horietako bat banakako lerroan joatera behartzen zuen pasabidetik nahiko gertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antton Arrieta Valverde.-Euskal Herriko gazteluak : Gipuzkoa. Donostia, 2021. orr. 80-84. ISBN 978-84-09-26410-0.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]