Aurelius Prudentius Clemens
| Aurelius Prudentius Clemens | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Caesaraugusta, Calagurris eta Calahorra, 348 (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 413 (egutegi gregorianoa) (64/65 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, politikaria, idazlea eta legelaria |
| Lantokia(k) | Erroma |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Aurelius Prudentius Clemens edo laburrago Prudentius (Prudentzio, euskaraz) (Calahorra, 348 - c. 410) Erromatar Inperioko latinezko kristau poeta bat izan zen. Familia handiki baten baitan jaioa, kargu politikoak bete zituen bere bizitzan zehar, baina azkenik eta bere kristau fedeak bultzaturik, bizitza aszetiko batera erretiratu zen. Bere lanetan Psychomachia nabarmentzen da, lan alegorikoa, Erdi Aroan eragin handikoa. 405 edo 410 inguruan hil zen.[1]
Bere jaiolekua eztabaidagai izan da. Proposatutako hiru hiriak Zaragoza, Calahorra eta Tarragona dira, eta bigarrena da aukera gehien dituena, eta X. mendean, eta agian lehenago ere, aberritzat jo zena.[2]
Kalitate altuko olerkaria, Prudentzio antzinako kristautasunaren poeta latindarren lehen lerroan jartzen da. Richard Bentleyk, britainiar klasizistak eta filologia historikoaren sortzaileak, "kristauen Horazio eta Virgilio" zela esan zuen. Prudentzioren olerkiek Lucano eta Senekaren estiloa gogorarazten dute, Ovidio, Juvenal, Katulo eta Lukrezio eraginekin.[3]
Prudentziok Erromako Lorenzo martiriari bere ereserkia idazten zionean, zalantzarik gabe Kalahorran zegoen, Ebro baskoia aipatzen duen ahapaldiak erakusten duen bezala. [3]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asko idatzi zuen, beti latinez, nahiz eta izenburak grezieraz dauden
Cathemerinon liber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Ereserkien liburua", 12 ereserkia luze eta erudituak ditu, irakuriak izateko eginak . Algunas estrofas se conservan en la liturgia. 6 para los usos cotidianos: Ad Galli cantum, Hymnus matutinus, Ante cibum, Post cibum, Ad incensum lucernae y Ante somnium. 5 para ciertas fiestas y circunstancias: Hymnus jejuniantium, Post jejunium, Circa exequias defunctorum, Octavo Kalendas Februarias e Hymnus Epiphaniae. 1 dedicado a cada una de las horas del día: Hymnus omnis horae. En estos himnos se advierte una imitación estilística a Horacio. Namartigenia, "Origen del pecado", escrita contra el dualismo de los gnósticos.
Marcion
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tertulianok ispiratutako poema hezitzailea.
Apotheosis
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan, Jesukristoren jainkotasuna defendatzen da eta zenbait heretikoei aurre egiten zaie, hala nola arrianoei, manikeoei, ebionitei eta sabelioren jarraitzaileei. Tertulianori ere jarraitzen dio. Hirutasunaren doktrina kristaua zerrendatzen du, zerrandan aipatutako errakuntzak zuzenduz.
Contra Symmachum (Symakoren aurka)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi liburukik osatzen dute idazlana. Lehenean, jainko paganoekiko sinesmenei kontra egiten die, eta bigarrenean, berriz, Symmacoren esakeraren aurka hitz eginten du. Simakok (Quinto Aurelio Simaco), Erromako prefektoa eta politikari paganoen buruetako bat, Erromako Senatuan Grazianok eraitsitako Garaipenaren aldarea berrezartzeko eskatu zuen. Azken batean, olerki horien multzoa, kristau fedeak paganismoari egindako garaipenaren kantua da.
Psychomaquia: "Arimaren borroka"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerki alegorikoa da, bertuteen eta bizioen artean giza bihotzean sortzen den borroka azaltzen duena. Menendez Pelayok, espainiar idazle, politikari eta filologoak, honela dio hartaz: "materiari dagokion nolabaiteko idortasunaren erdian, tonu polemikoan, bada zehaztasun latz bat, abstrakzioak gorpuzteko arte bat eta esaldi-indar bat, Lukrezioren modu kementsua gogorarazten duena.". Beste batzuek gehiago parekatzen dute bere estiloa Virgilioren idazkietan dagoenarekin. Nahiz eta literaturaren ikuspuntuik, libru honek meritu txikiagokoa izan, Erdi Aroan asko irakurri zen, eta garai haietako ikonografian eragin handia izan zuena, batez ere eskultore eta miniaturistengan, eta azkenik tapizgintzan. Calderón de la Barca, XVII. mendeko enrkigile espainairraren auto sakramentaletan ere ergaina izan zuen.[1] Prudentzioren gatazka moralaren antzezpenak eragin handia izan zuen Erdi Aroko alegorietan, batez ere antzezlan moralizatzaileetan. Geroago, Shakespeareren 144. sonetoan eta Tennysonen (XIX. mendeko olerkari ingelesa) «Bi ahotsak» (1842) poeman Erdi Aroko Psychomaquia lanaren oihartzunak aurki daitezke.[4]

Peristephanon, "Koroen liburua"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 erexerkik osatzen dute.[5] Oso iturri interesgarria da IV. mendeko historia hagiografikorako. "Vasconum gentilitas" aipuak iruzkin eta eztabaida ugari sortarazi du urtetan.[3] Kalahorrako baskoiei zuzendutako Peristéphanon lanaren lehen ereserkiari esker, badakigu hiri horrek paganismoa ("gentilitas") alde batera utzita, kristau zela idatzi zuen garaian.[6]
| « | Iamne credis bruta quondam Vasconum gentilitas
quam sacrum crudelis error inmolavit sanguinem? Credi in Deum relatos hostiarum spiritus?” |
» |
Dittochaeon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]49 epigrama biblikoko multzoa da. Bere garaiko basilika bateko pinturak azaltzen ditu. Garai erromanikoko kapitel asko liburu honetako tetrastikoen (lau bertsotako poema) adierazpen hutsa dira, testuan azlatzendena irudietara eramanda.
Hexameron
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun galduta dagoen liburu horren edukia ezezaguna da, baina bere garaikide Ganadiok munduaren hasierako historia biblikoa kontatzen zuela: kreaziorekin hasi eta gizakia jatorrizko bekatuagatik erori zen unean amaitzen zena.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste idazlan batzuk ere idatzi zituela aipatzen da: Invitatorio al martirio eta Sancte Trinitateari buruzko bi liburu egin zituela dio Tritemiok.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Prudencio Clemente, Aurelio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Proyectos, HI Iberia Ingeniería y. «Real Academia de la Historia | Historia Hispánica» historia-hispanica.rah.es (kontsulta data: 2025-12-22).
- 1 2 3 «Prudencio Clemente, Aurelio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ «psychomachy» Oxford Reference.
- ↑ Martínez, José Javier. (viernes, 2 de junio de 2017). «Clásicos de Historia: Aurelio Prudencio Clemente, Peristephanon o Libro de las Coronas» Clásicos de Historia (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ «El poeta vasco-romano Prudencio» www.kondaira.net (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ «Prudencio Clemente, Aurelio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jennifer Solivan Robles (2020) “La Psychomachia en el mundo medievalde la proyección miniada a la figuración monumental”. Revista digital de iconografía medieval, 2254-7312, 12. lib., 22. zk.. 105-132 or.
- 2017ko maitzaren 17a Psicomaquia o incordiando que es gerundio. Salud y Románico