Autostrada A10
Autostrada A10 | |
---|---|
E80 europar bidea | |
Geografia | |
Terminus | |
Luzera | 158,1 km |
Lurraldea | Liguria |
Ezaugarriak | |
Sistema | Autostrade in Italy (en) |
Historia | |
Irekiera | 1967 |
Autostrada A10 izenekoa, aurretik italieraz Autostrada dei Fiori bezala ezagutzen dena (Loreen autobidea), bere osotasunean Ligurian zehar doa, Genova eta Ventimiglia elkartuz, azken hau Liguria eskualdeko mendebaldeko muga delarik, Frantziarekin muga egiten baitu. Behin Ventimiglia igaro ondoren Frantziatik jarraitzen du Autoroute A8an zehar Aix-en-Provence hiriraino. 158,7 kilometroko luzera du eta bere luzera osoan zehar E80 Europar ibilbidearen zati da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genova eta Savona arteko zatia 1967ko irailak 5etik irekita dago, eta Savona eta Ventimiglia artekoa 1971ko azaroak 6tik.
Genova eta Savona artean, autobide hau hiru errailetara zabaldu da azken urteetan: iparraldeko errepidea, Ventimigliaranzko norantzan, berriz eraikia dago, Genovarako norantzan jatorrizko ibilbidea jarraitzen duen bitartean, martxaren bi zentzuetan. Errepide zaharra, Genovarako bidean oso malkartsua da, Genovatik Serravallera doan Autostrada A7an ikusten den bezala arrazoi beragatik, hiru errailetara zabaldu izanak, gainera, bere egungo ibilbidea zehaztu du, larrialdiko erraila bertan behera uztea eta errail guztia autobideentzako autobideen kodexean aurreikusten den 3,75 metroko zabalerara baino gutxiagora murriztea. Honek onartutako gehienezko abiadura murriztu du 80 kilometro orduko arte Albissola Marina eta Genovako Voltri herriaren arteko zati guztian zehar. Hirugarren erraila ikus daiteke A26 autobidearekin elkartzen den tokia eta Varazzeren artean, Savona/Ventimigliarako norantzan, Genovara zuzenean joanda hirugarren erraila Albissola Marina eta A26 autobidearen artean dagoen bitartean.
Savona eta eskualdearen mugaren arteko zatia, 1960ko hamarkadaren amaieran egina, erabat berria da, eta norantza bakoitzean bi errailez osatuta dauden bi errepidez osatua dago.
Autobidearen Genovako hasieran zubi inportante bat zegoen, Polcevera ibaiaren harana igarotzen Genovan bertan, Morandi zubia, baina goitik behera erori zen 2018ko abuztuaren 14an, 43 hildako eraginez. 2020an ordezko zubia inauguratu zuten, Genova San Giorgio izena emanda.
Kudeaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi enpresak kudeatua (Genovatik Savonara Autostrade per l'Italia S.p.A.k) eta Savonatik eskualdearen mendebaldeko mugaraino Autostrada dei Fiori S.p.Ak) hogeitabi sarrera geltoki ditu, zorti zerbitzuguneak dira eta beste hamalauak geltokiak.
Ibilbidearen zati handi bat kosta erdialdean eraikia dago, zubi eta galeriak bata bestearen atzetik dituela. Honegatik, autobide honetako bidesaria Italiako garestienetako bat da.
A10 autobideak, behin Savona ekialdean utzi ondoren, Albenga, Imperia, Sanremo eta Ventimiglia hiriak zeharkatzen ditu. Azken hau atzean utzi eta sei kilometrora, Cima della Girauda izeneko galeriaren barnean, Liguria eta Frantzia arteko muga ikus daiteke. Gaur egun, errepidean dauden seinaleek muga hori aurreko zubia den Grimaldin jartzen dute, 1990eko hamarkadaren amaierararte galeriaren barnean jarritako kartel dizdiratsu batek mugaren toki zehatza adierazten zuen (gaur egun argiteria sistemaren aldaketagatik eta asfaltuaren sendoera ezberdinagatik nabari daitekeena).
Jarraian Autostrada A6rekin elkartzen da, Turineraino erabil daitekeena, Autostrada A26rekin Po ibaiaren harana, Suitza eta iparraldeko hiri garrantzitsu guztietaraino, azkenean, Autostrada A7ren azken zatian amaitzeko, Milaneraino 3 kilometroko zati bat egin ondoren, azken honetan Autostrada A12tik sar daiteke La Speziara eta Tirrenoko rivieraraino iristeko.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liguriako kostaldetik zehar doa autobidea, parterik gehienean altuerako bide batetik, itsasertza ebitatuz. Hain da menditsua kostalde hori non autobidea tunel eta zubi tartekatuen sekuentzia bat da funtsean.
Hona tarte eta irteeren taula:
A10 GENOVA - VENTIMIGLIA Autostrada dei Fiori | |||||
Mota | Adierazpena | ↓km↓ | ↑km↑ | Probintzia | Europar autobidea |
---|---|---|---|---|---|
Milano Livorno Genova Sampierdarena |
0 | 158,1 | GE | ||
Genova Aeroporto | 2 | 156 | GE | ||
Genova Pegli | 6 | 152 | GE | ||
Genova Voltri | 11 | 147 | GE | ||
Alessandria - Gravellona Toce | 13 | 145 | GE | ||
Area parcheggio "Terrarossa Sud" | 140,3 | GE | |||
Arenzano | 20 | 138 | GE | ||
Area Servizio "Piani d'Invrea" | 26 | 132 | SV | ||
Varazze | 27 | 131 | SV | ||
Celle Ligure | 32 | 126 | SV | ||
Albisola | 36 | 120 | SV | ||
Area Servizio "S.Cristoforo" | 42 | 116 | SV | ||
Complanare Savona Torino Savona Area Servizio "Aurelia Sud" |
44 | 113 | SV | ||
Area Servizio "Valleggia Nord" | SV | ||||
Spotorno | 52 | 106 | SV | ||
Area Servizio "Borsana Sud" | SV | ||||
Area parcheggio "Borsana Nord" | 55,7 | SV | |||
Area parcheggio "Feglino Sud" | 100 | SV | |||
Feglino [1] | 60 | 99 | SV | ||
Area parcheggio "Aquila Sud" | 98,7 | SV | |||
Finale Ligure | 63 | 95 | SV | ||
Pietra Ligure | 68 | 90 | SV | ||
Borghetto Santo Spirito | 72 | 86 | SV | ||
Area parcheggio "Piccaro Nord" | 75,5 | SV | |||
Area Servizio "Ceriale" | 77 | 81 | SV | ||
Albenga | 81 | 77 | SV | ||
Andora | 93 | 65 | SV | ||
Area Servizio "Rinovo" | 95 | SV | |||
Area parcheggio "Valle Chiappa" | 98.1 | SV | |||
Area Servizio "Valle Chiappa" | 60 | SV | |||
San Bartolomeo al Mare | 104 | 58 | IM | ||
Area parcheggio "Gorleri Est" | 54,2 | IM | |||
Imperia est | 112 | 52 | IM | ||
Imperia ovest | 119 | 46 | IM | ||
Area Servizio "Conioli" | 38 | IM | |||
Area Servizio "Castellaro" | 123 | IM | |||
Arma di Taggia - Sanremo est | 128 | 30 | IM | ||
Sanremo ovest | 136 | 19 | IM | ||
Area Servizio "Bordighera" | 143 | 15 | IM | ||
Bordighera | 146 | 12 | IM | ||
Ventimiglia [2] Colle di Tenda - Cuneo Area Servizio "Autoporto" |
151,9 | 6 | IM | ||
Barriera Confine di Stato | 151,8 | 6 | IM | | |
Mentone - Monaco - Nizza Eskualde muga - Frantzia |
158,1 | 0 | IM |
Artikulu hau italierazko wikipediatik itzulia dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Direzione Ventimiglia solo uscita, direzione Genova solo entrata
- ↑ Per i mezzi che transitano alla barriera di "Confine di Stato" è compreso il pedaggio fino all'uscita sulla Autoroute A8 francese.