Azerbaijango geologia
Azerbaijango geologiak Alpetar tolestura gerrikoa osatzen duten zatietako bat bere baitan hartzen du. Kaukaso Handia eta Txikia barne hartzen dituzten jalkinen biltegiek, mendiarteko Kura ibaiaren sakonuneak eta Erdi eta Goi Kaspiar arroek aniztasun handiko tolestura-sistemak eratzen dituzte. Lurraren lurrazalaren lodiera aldakorra da Azerbaijango lurretan, 38 eta 55 kilometro arteko lodiera du, hain zuzen. Kaukaso Txikian du lodiera handiena lurrazalak eta txikiena aldiz, Talysh mendi-adarretan topa dezakegu. Lurraldearen ezaugarri geologikoei dagokienean, hainbat biltegi mota aurki ditzakegu: sedimentarioak, bolkaniko-sedimentarioak, bolkanikoak eta lurrekoak. Aipatutakoek Kanbriarraurretik Holozenora bitarteko maila estratigrafiko ia guztiak barne hartzen dituzte.
Mineralak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijanek erregai mea diren eta mea ez diren mineralen ugaritasun handia du. Halako mineralak lurralde menditsuetan aurki daitezke hein handi batean, hala nola, Kaukaso Txikian eta Handian; erregai fosilak aldiz, lurralde lauetan eta Hegoaldeko Kaspiar Arroan aurki daitezke. Garai batean mineral hauek industriaren garapena ekarri zuten herrialdera, zehazki, mearen industria bultzatu zuten mendebaldean eta olio zein gasaren industria ekialdean.
Erregai fosilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijango erregai fosil ugarienak olioa, gasa, arbel bituminosoa eta zohikatza dira, besteak beste. Petrolioaren industria da lurraldearen ekonomiaren sektore garrantzitsuena eta beraz, herrialdearen zutabe nagusienetakoa. Olioa lurreko eta lurretik kanpoko ekoizpen-guneetan ekoizten da, batik bat Kaspiar Itsasoaren inguruko lurretan. Azerbaijan eta bereziki Abseron Penintsula hartzen dira olioa ekoizten hasi ziren munduko lehen lurraldetzat, hori dela eta, ezin dugu ukatu lurralde honetan industria horrek duen garrantzia. K.a. VII. eta VI. mendeetan Abseron Penintsulak bere lehen olio ekoizpena abiarazi zuen eta lortzen zituen lehengaiak hainbat herrialdeetara esportatzen zituen. 1985ean mila berrehun milioi tona olio gordin ekoitzi ziren Azerbaijanen (%25a lurretik kanpoko olio-zelaietan).
Mineral metaliferoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijango mea metaliferoak (magnetita eta hematitea) lau multzo edo klase generikoetan banatzen da: bereizketa magmatikoa edo segregazio magmatikoa, skarn-magnetita (kontaktu metasomatikoa), hidrotermal-metasomatikoa eta jalkinak direnak.
Mineral ez metalikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mineral ez metalikoek zeresan handia dute Azerbaijango errenkada-materialen balantze osoan. Aipatutako taldeak, errenkada-materialenak, gatzarriak, igeltsua, anhidrita, alunbrea, bentonita, eraikuntzarako materialak, pirita, boratoa, harribitxiak (harri preziatu eta erdi preziatuak), dolomita eta Islandiako espatoa barne hartzen ditu, besteak beste.[1]
Lurpeko urak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijango lehengai natural nagusietako bat lurpeko urak dira. Osaera kimikoaren arabera, erabilera desberdinak ematen zaizkie, hala, etxe-urak, edangarriak, medikuntzarako urak edo industrian erabiltzeko urak izan daitezke, besteak beste.
Lokatzezko sumendiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko zazpiehun lokatzezko sumendietatik hirurehun Ekialdeko Azerbaijanen eta Kaspiar Itsasoan kokatuta daude, gutxi gorabehera.[2]
Azerbaijanen barnean sartzen dira halako sumendiak. Bertako hizkuntzan halako egitura geologikoei "pilpila", "yanardag", "bozdagh", "ahtarma", "gaynarja" eta bestelako izenak jasotzen ditu. Guztira, Azerbaijanen bakarrik, 220 lokatzezko sumendi inguru daude (Abseron Penintsula, Gobustan, hegoaldeko Shirvan lautadak, Samur-Davachi lautada eta Baku Uhartedian kokaturik daude gehienak). Hiru handienak Galmas, Toragay eta Kanizadag Handia dira eta gehinek kono itxura dute. Aurrez aipatu ditugun altuenek ez dituzte laurehun metro baino gehiago eta txikienek gutxienez hogei metro dituzte, alabaina, oinarriaren diametroa ehun eta lau mila bostehun metro arteko izan daiteke.
2001ean, Bakutik hamabost kilometrora kokatuta zegoen sumendi batek hamabost metro inguruko sugarrak askatu zituen eta horregatik, mundu mailako albiste bihurtu zen.[3]
Sismikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijango lehen estazio sismikoa 1902an ezarri zen Bakun, E. Nobeli esker. Beranduago sismikotasuna aztertzeko beste hainbat aztertoki ezarri ziren Azerbaijanen: Balakhany, Zurnabd, Shamakhi, Ganja, Nakhchivan, Lankaran, Chilov Island, eta Mingechevir.
Antzinarotik ezagutu izan ditu Azerbaijanek lurrikara suntsitzaileak. Halako gertakizunei erreferentzia egiten dien lehen idatzia K.o. 427koa da, bertan "hiri eta herriak suntsitu zituen gertakizun orokor" bat aipatzen da. Jakina da K.o. 1139an Azerbaijanen 9 magnitudeko lurrikara bat jazo zela, Ganja herria erabat suntsitu eta hildako ugari eragin zituena. Lurrikara horrek guneko orografian ere lorratz itzela utzi zuen, izan ere, Goygol aintzira sorrarazi zuen.
XIX. mendean, Shamahy herriak hainbat lurrikara suntsitzaile pairatu zituen. Horietatik aipagarrienak 1856, 1861, 1872 eta 1902koak dira eta inoizko indartsuenak eta suntsitzaileenak bezala oroitzen dituzte bertako biztanleek, intentsitate handia izan baitzuten, 7 eta 10 bitartekoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «GİA» www.gia.az (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ «11.2 Mud Volcanoes - Mysterious Phenomena Fascinate Scientists and Tourists by Ronnie Gallagher» www.azer.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ (Ingelesez) Azeri mud volcano flares. 2001-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).