Baccio Bandinelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Baccio Bandinelli
Baccio Bandinelli (1).jpg
Bizitza
Jaiotza Florentzia1493ko urriaren 17a
Heriotza Florentzia1560ko otsailaren 7a (66 urte)
Hobiratze lekua Santissima Annunziata
Familia
Aita Michelangelo Brandini
Ikaslea(k) Giovanni Battista Lorenzi
Lanbidea
Lanbidea eskultorea eta margolaria
Lantokia(k) Florentzia
Lan nabarmenak Michelangeloren erretratua
Herkules eta Kako
Jasotako sariak

Baccio Bandinelli (Florentzia, 1488ko urriaren 17a - Florentzia, 1560ko otsailaren 7a ) italiar eskultore eta margolari manierista izan zen. Michelangelo Brandini, bere garaiko florentziar urreginik onenetakoaren seme eta ikaslea eta, Cellinik eta Vasarik diotenez, Michelangeloren imitatzaile kaskarra izan zen.

Herkules eta Kako, Piazza della Signoria, Florentzia.

Medicitarrek eskatuta egin zituen estatua gehienak, eta haien laguntzatik bizi izan zen. Eskultura oso klasikoak, oreka handikoak eta teknikaz ondo moldatutakoak egin zituen, baina irudimenari neke gehiegirik eskatzen ez ziotenak. San Petriren estatua da horietako bat, 1515ean Florentziako katedralerako egin zuena. Herkules eta Kako Piazza della Signoriarako, marmolean, 1534an egin zuena da bestea, talde-estatua ikaragarria. Aipatzekoak dira Leon X.aren eta Klemente VII.aren hilobietarako egin zituenak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baccio Bandinelli Aldatu lotura Wikidatan