Bahá'u'lláh-ren apostoluak
Atal honetako artikulua: |
Bahá'í fedea |
---|
Aitzindaria |
Fundatzailea |
Pertsonaia nagusiak |
|
Idazteunak |
|
Ospakizunak |
Beste gaiak |
|
Bahá'u'lláh-ren apostoluak Bahá'u'lláh Bahá'í Fedea sortu zuenaren hemeretzi jarraitzaile apartak izan ziren. Shoghi Effendik, erlijio horren buruak, XIX. mendearen lehen erdialdean izendatu zituen, eta zerrenda The Bahá'í World (Bahá'í Mundua) aldizkarian argitaratu zuen. [1]
Pertsona horiek funtsezko zeregina izan zuten bahá'í fedearen garapenean, haren jarraitzaileak suspertzen eta irakaspenak munduan barrena hedatzen. Beste erlijiotan Jakoben semeek, Jesusen apostoluek, Muhammad-en lagunek, edo Báb-en Bizidunaren Hizkiek zuten garrantzia bera dute.
Apostoluen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apostoluen istorio asko oso ezagunak dira bahá'í-en artean. Apostoluen izenak honako hauek dira:
- Mírzá Músá ( ? – 1887) Bahá'u'lláh-ren anaia
- Badí ' (1852 – 1869) Hamazazpi urte zituela, Bahá'u'lláh-ren gutuna Naser al-Din Xah-ri eramateagatik torturatu ondoren hil egin zuten
- Sultanu'sh-Shuhada, Isfahango 'Martirien Erregea', berari eta anaiari burua moztu zieten 1879ko martxoaren 17an.
- Mírzá Abu'l-Fadl ( Gulpaigan 1844 – Kairo 1914) - Egipto, Turkmenistan eta AEBetan barrena bidaiatu zuen aditu ospetsua, Bahá'í Fedeari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.
- Varqá, (? – 1896 ) Rúhu'lláh-ren aita. Aita-semeak batera erail zituzten beren sinesmenari uko egin ez izanagatik.
- Nabíl-i-Akbar (1829 – 1892) - Irakasle ospetsua eta Bahá'u'lláh-ren zenbait lauzatxoren hartzailea.
- Nabíl-iA`zam (1831 – 1892) Lehen eguzki-printzak (The Dawn-breakers) izeneko narrazio historikoaren egilea.
- Mishkín-Qalam (1826 – 1912) Kaligrafo nabarmena eta Izenik Handienaren diseinatzailea.
- Zaynu'l-Muqarrabín (1818 – 1903) Islamiar legeetan doktorea zen. Kitáb-i-Aqdas bahá'í legeen liburuan ezarritakoari buruzko galderak bidali zizkion Bahá'u'lláh-ri. Gerora, galderak haiei emandako erantzunak liburuarekin batera argitaratu izan dira eranskin moduan.
- Kázim-i-Samandar (1844 – 1918) Qazvingoa zen, eta Bahá'u'lláh-ren apostolu gogokoena. Persian barrena bidaiatu zuen erlijioa irakasten. Fuad pasharen heriotzaren karira Bahá'u'lláh-k idatziriko lauzatxoa (Lawh-i-Fu'ád) berari zuzendu zion. [2]
- Hájí Amín (1831 – 1928) Bahá'u'lláh-ren aparta, Huqúqu'llah kudeatzearen arduraduna.
- Ibn-i-Abhar (? – 1917) Iran, Kaukaso, Turkmenistan eta Indian barrena bidaiatu zuen erlijioa zabaltzeko.
- Hají Ákhúnd (1842 – 1910) Báb-en gorpuzkia jaso eta kokaleku sekretu batean gorde zuen. Irango bahá'í jarduera askoren arduraduna hil zen arte.
- Adib (1848–1919) Bahá'u'lláh zendu ondoren, Itunaren urratzaile irandarrei aurre egin zien. Teherango Batzar Espirituala eta geroago Irango Nazio Batzar Espirituala osatzeko bileretan parte hartu zuen. azken erakunde honen lehendakaria izan zen. India eta Burmara bidaiatu zuen erlijioa zabaltzera.
- Mirza Mustafá (1837 – 1910) Beiruten bizi zela, Akkára zihoazen bahá'í erromesei laguntzen zien, Bahá'u'lláh-ren argibideei jarraituta. Báb-en Bizidunaren Hizki batzuk ere ezagutu zituen.
- Shaykh Muhammad-'Alí (1860 – 1924) Nabíl-i-Akbar-en iloba. Indiara eta, geroago, Haifara bidaiatu zuen bahá'í fedea irakasteko. ʻAbdu'l-Bahá-k Ishqábád-era bidali zuen haurren hezkuntzaz arduratzeko. Beste jarraitzaile batzuekin batera, Mírzá Abu'l-Fadl-en amaitu gabeko idazkiak osatzen lagundu zuen.
- Ibn-i-Asdaq (? – 1928) Bahá'u'lláh-k Shahíd Ibn-i-Shahíd-ek (Martiria, martiriaren semea) goitizena eman zion. Mulla Sadiq, bábíen garaiko martiri ospetsuaren semea zen. Ahmad Yazdani-rekin batera Hagako lauzatxoa eraman zuten Hagako Bake Iraunkorrerako Erakunde Nagusira . Shoghi Effendi-ren garaian bizi zen apostolu bakanenetako bat izan zen.
- Mírzá Mahmúd (? – 1928) Bahá'í Fedearen irakasle ezaguna zen, gazteen ongizateaz arduratzen zen.
- Vakílu'd-Dawlih (1830 – 1909) Afnan bat zen, Báb-en lehengusua, hain zuzen ere. 1902an Abdu'l Bahá-k hasitako Ishqábád-eko Baha'í lehen Gurtza Etxeko eraikintza-lanen burua.
Jainkozko Planaren Lauzatxoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ʻAbdu'l-Bahá Estatu Batuetako eta Kanadako bahá'í-ei zuzenduriko gutunetan, Jainkozko Planaren Lauzatxoak liburuan bilduak, "Oi zuek, Bahá'u'lláh-ren Apostoluak!" hitzekin oles egiten die, eta honela jarraitzen du "bihotzez eta arimaz saia zaitezte goi maila goratu honetara heltzen".
Egoera hori heldu ahal izateko, zenbait baldintza azaltzen ditu, Jainkoaren Itunean tinko iraun beharra, fededunen arteko elkartasuna eta maitasuna, eta kontinenteko toki guztietara bidaiatu ez ezik, "munduko leku guztietara". [1]
Shoghi Effendi-k Martha Root-i buruz esaten zuen: "Bahá'u'lláh-ren apostolu bakarra eta zoragarria", nahiz eta Shoghi Effendi-k izendatutako 19 apostoluetako bat ez den. (Baha'i Administrazioa, 112. or.)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Shoghi, Effendi. The Bahá'í World. III, 80-81 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. (2005). La Revelación de Bahá'u'lláh, Vol. 3 - Akká 1868-1877. Terrassa: Arca editorial, 135-140 or. ISBN 84-89677-62-X..
- Balyuzi, HM (1985). Eminent Bahá'ís in the time of Bahá'u'lláh (Bahá'í nabarmenak Bahá'u'lláh-ren garaian). The Camelot Press Ltd, Southampton. ISBN 0-85398-152-3 .
- `Abdu'l-Bahá (1971). Memorial of the Faithfuls (Fededunen oroitzapenak) . Bahá'í Publishing Publishing Trust. ISBN 0-87743-041-1 .
- `Abdu'l-Bahá (1993). Tablets of the Divine Plan (Jainkozko Planaren lauzatxoak) . Bahá'í Publishing Publishing Trust. ISBN 0-87743-233-3 .
- Nabíl-i-Azam (Effendi, Shoghi itz.) (1932). Dawn Breakers - Nabil's Narrative (Lehen eguzki-printzak - Nabil-en narrazioa) . Bahá'í Publishing Publishing Trust. ISBN 0-900125-22-5 .
- Effendi, Shoghi (1995). God Passes by (Jainkoa pasa da) . Bahá'í Publishing Publishing Trust. ISBN 0-87743-020-9 .