Balaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Balaton
Balaton Hungary Landscape.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 104 m
Luzera 78 km
Zabalera 15 km
Azalera 592 km²
Sakonera 12,5 m
Bolumena 1.900 hm³
Geografia
Koordenatuak 46° 50′ 00″ N, 17° 44′ 00″ E / 46.833333333333°N,17.733333333333°E / 46.833333333333; 17.733333333333Koordenatuak: 46° 50′ 00″ N, 17° 44′ 00″ E / 46.833333333333°N,17.733333333333°E / 46.833333333333; 17.733333333333
Herrialdea Hungaria
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea Sió ibaia
Erresidentzia denbora 2 urte
Arroaren azalera 5.181 km²
Arro hidrografikoa Danube basin Itzuli
Mendizaletasuna

Balaton[1][2] Hungarian dagoen aintzira da, Europa Erdialdeko handiena eta helburu turistiko nagusia. Hungaria estatu itsasgabea denez, batzuetan Hungariako itsasoa izena ematen zaio. Zala ibaiak da ur hornitzaile nagusia eta Sió ubideratua da hustubide bakarra.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungarieraz, aintziraren izena Balaton da (ezizenez Balcsi eta, batzuetan, Hungariako itsasoa). Latinez Lacus Pelso da, alemanez Plattensee, eslovakieraz Blatenské jazero eta kroazieraz/serbieraz Blatno Jezero.

Izenak aintzira lohia esan nahi du gutxi gorabehera eslavieraz (blato hitzak lohi edo lokatz esan nahi baitu). Hungarierazko izena blato hitzetik dago eratorria, baina gaurko hungarieraz ez du esanahi zehatzik.

Erromatarrek Lacus Pelso izena eman zioten, hau da, «aintzira azala» (sakonera gutxikoa) latinez. Esanahi bera du alemanezko Plattensee izenak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balaton aintzirak eskualdeko euri kopuruan eragiten du. Eskualdeak 5-7 cm gehiago jasotzen ditu, Hungariako beste eskualdeek baino. Horrela, egun hodeitsuagoak eta tenperatura epelagoak eragiten ditu. Aintziraren urazala izoztu egiten da negu hotzenetan.

Eskualdeko klima egokia da mahatsondoak hazteko eta ardoa ekoizteko. Aintzirak eguzki-erradiazioa islatu eta mahatsa heltzeko behar den eguzki-argia bikoizten du. Klima mediterraneoaren antzeko eguraldiak eta bertako lur bolkanikoak mahatsondoaren landaketa ahalbidetu du, erromatarren garaitik.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balaton aintzira ertzeko herriak.

Ipar ertza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdetik mendebaldera:

Balatonfőkajár - Balatonakarattya - Balatonkenese - Balatonfűzfő - Balatonalmádi - Alsóörs - Paloznak - Csopak - Arács - Balatonfüred - Tihany - Aszófő - Örvényes - Balatonudvari - Fövenyes - Balatonakali - Zánka - Balatonszepezd - Szepezdfürdő - Révfülöp - Pálköve - Ábrahámhegy - Balatonrendes - Badacsonytomaj - Badacsony - Badacsonytördemic - Szigliget - Balatonederics - Balatongyörök - Vonyarcvashegy - Gyenesdiás - Keszthely

Hego ertza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdetik mendebaldera:

Balatonakarattya - Balatonaliga - Balatonvilágos - Sóstó - Szabadifürdo - Siófok - Széplak - Zamárdi - Szántód - Balatonföldvár - Balatonszárszó - Balatonszemes - Balatonlelle - Balatonboglár - Fonyód - Bélatelep - Balatonfenyves - Balatonmáriafürdő - Balatonkeresztúr - Balatonberény - Fenékpuszta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.
  2. Euskaltzaindia: 159. araua: Europako toponimia fisikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balaton Aldatu lotura Wikidatan