Balthus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balthus
BalthusFace.jpg
Bizitza
JaiotzaParis1908ko otsailaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Polonia
Talde etnikoaFrantziarra
HeriotzaRossinière2001eko otsailaren 18a (92 urte)
Hobiratze lekuaRossinière
Familia
AitaErich Klossowski
AmaBaladine Klossowska
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eszenografoa, marrazkilaria, ilustratzailea eta argazkilaria
Lantokia(k)Paris
Erroma
Rossinière eta Japonia
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Mugimenduasurrealismoa
Objektibotasun berria
Izengoitia(k)Klossowski de Rola, Balthasa, Count; Klossowski, Balthasar
Genero artistikoapaisaia margolaritza
izadi hila
erretratua

Musicbrainz: cf74c309-d619-4f98-afd2-2655880e4109 Find a Grave: 8555622 Edit the value on Wikidata

Balthus, jaiotza-izenaz Balthasar Klossowski de Rola (Paris, Frantzia, 1908ko otsailaren 29a - Rossinière, 2001ko otsailaren 18a), frantziar margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolariak zituen gurasoak eta gazterik ekin zion margotzeari, Rainer M. Rilke olerkariaren laguntzarekin. Errealista zen, eta hainbat erretratu eta hiriko paisaia (Kalea, 1933) margotu zituen. Garai hartan surrealistekin harremanak izan zituen, eta Giacomettiren lagun egin zen. Barnealdeko pinturak ere egin zituen, gazteen irudiak erabiliz, batzuetan erotikoak: Gitarra ikasten; Thérèse ametsetan; Egun ederrak; Gela turkiarra.

Balthusek Gustave Courbeten errealismoa aldarrikatzen zuen, baina Italiako quattrocentoaren formak erabiltzen zituen gehiago, batez ere, Piero della Francescarenak. 1970az geroztik, olio-pintura baino nahiago izan zuen oihal gaineko tenpera, bere kolore-sorta neurritsu eta dotoreari hobeto zihoakiolako. 1961etik 1976ra bitartean, Erromako Villa Mediciaren zuzendari izan zen. Dekoratu- eta jantzi-lanak ere egin zituen zenbait antzerki-lanetan: Barraultek 1948an zuzendu zuen Albert Camusen L´état de siège (Setio-egoera) antzerkian, esaterako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balthus Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]