Beer-Xeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beer-Xeva
hiria
Modern construction in Beersheba (2005).jpg
Coat of arms of Beersheba.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaHegoaldeko barrutia
Subdistrict of IsraelBeersheba Subdistrict
Izen ofiziala بئر السبع (arabieraz)
Posta kodea 84***
Geografia
Koordenatuak 31° 15′ 32″ N, 34° 47′ 52″ E / 31.2589°N,34.7978°E / 31.2589; 34.7978Koordenatuak: 31° 15′ 32″ N, 34° 47′ 52″ E / 31.2589°N,34.7978°E / 31.2589; 34.7978
Azalera 54 km²
Altuera 260
Demografia
Biztanleria 209.000 bizt. (2018ko abenduaren 31)
Dentsitatea 1.778,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1900
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Oni (en) Itzuli, Cebu Hiria, Montreal, Winnipeg, Parramatta (en) Itzuli, Addis Abeba, Seattle, Adana, Cluj-Napoca, La Plata, Rosenheim, Wuppertal, Lyon, Niš eta Huai'an
http://www.beer-sheva.muni.il

Beer-Xeva[1] (antzinako izena: Beerxeba; hebreeraz: |בְּאֵר שֶׁבַע, Be'er Sheva, "Zazpi Putzu"; grekoz: Βηρσαβεε; latinez: Bersabee; arabieraz |بئر السبع) Israelgo hegoaldeko hiria, Israelgo Hegoaldeko Barrutiko hiriburua, Tel Aviv-etik 108 km-ra kokatua. Israelgo hiririk zaharrenetarikoa da: Biblian agertzen da. Negev basamortuko hiririk handiena da, eta "Negeveko hiriburua" esaten diote. Hiriaren inguruetan dago Tell Beerxeba aztarnategia, Unescok 2005. urtean Gizateriaren ondare izendatutakoa, Megidokoarekin eta Hazorkoarekin batera (Bibliako hiru Tell-ak).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Abraham patriarkaren sasoikoa da gutxienez: ordukoa Beer-Xebako mendixkako aztarnategiari dagokio, gaur eguneko Beer-Xevako hiritik kilometro gutxira. IV. mendetik hona, arrastoak daude bertan jendea bizi izan dela.

Hiria hainbat kultura eta botereren menpe egon izan da: asiriarrak, babiloniarrak, bizantziarrak (VII. mendean utzi zuten hiria); otomandarrek, XVI. mendetik Palestinako lurraldean izan arren, XIX. mendearen amaierara arte ez zioten hiriari garrantzi handirik eman; izan ere, mende horren hasieran europarrak eta beduinoak interesa zeukaten hiriarekin. Otomandarrek, beduinoei laguntzeko, poliziarentzako gune bat eraiki zuten, eta, pixkanaka, jendea bertan kokatzen joan zen: hiria eraiki, eta trenbidea ere egin zuten.

Lehen Mundu Gerran gune garrantzitsua izan zen, eta Palestina britainiarren esku egon zeneko aldian Beer-Xeva gune administratibo txikia ere izan zen. 1948. urtean, Israelgo armadak hiria eskuratu zuen. Juduen eta arabiarren arteko liskarrek ere eragina izan dute hirian, erasoak jasan baititu 2004 eta 2005 urteetan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Beer-Xeva)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.4 31 35.4 40.9 42.2 46 41.5 40.5 41.2 39.6 34 31.4 46
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.7 17.5 20.1 25.8 29 31.3 32.7 32.8 31.3 28.5 23.5 18.8 25.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.5 7.6 9.3 12.7 15.4 18.4 20.5 20.9 19.5 16.7 12.6 8.9 14.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5 -0.5 2.4 4 8 13.6 15.8 15.6 13 10.2 3.4 3 -5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49.6 40.4 30.7 12.9 2.7 0 0 0 0.4 5.8 19.7 41.9 204.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.2 8 6.4 2.6 0.8 0 0 0 0.1 1.8 4.6 7.5 41
Iturria: Israel Meteorological Service[2][3]

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria kimikoak, hegazkingintza, goi-mailako teknologia eta medikuntza dira hiriko industria-jarduera nagusiak, eta hainbat gai esportatzen ditu (potasioa, bromoa, eta industriarako eta nekazaritzarako produktu kimikoak, batez ere).

Ikusteko lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abrahamen Putzua
  • Biologiako Museoa eta Institutua
  • Britainiarren Gerrako Hilerria
  • Herriko Museoa, lehengo meskita bateko eraikinean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]