Begoña Etayo Ereña
Begoña Etayo Ereña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1958ko maiatzaren 17a (66 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UNED Deustuko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | hezitzailea, Funtzionarioa eta ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Gasteizko Udala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Maria de Maeztu Forum Feminista |
Begoña Etayo Ereña (Bilbo, Bizkaia, 1958ko maiatzaren 17a) irakasle eta ekintzaile feminista da, genero berdintasunean eta garapenerako lankidetzan espezializatua.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia eta Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), OHOko Irakasle diplomaduna (Giza Zientzietako espezialitatea) unibertsitate berean eta Zuzenbide ikasketak Deustuko Unibertsitatean.[1]
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN) egin zituen graduondoko ikasketak: Helduen Hezitzailea eta Emakumeentzako Aukera Berdintasuneko Agentea, "Ekintza Positiboak Lankidetzaren Esparruan" unibertsitate-aditua. [1]
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1979an hasi zen lanean eta hogei urte baino gehiagoz hezkuntzaren arloan jardun du. Lehenik, adimen-urritasuna duten pertsonen hezitzaile gisa, eta, ondoren, alfabetatze eta lanerako prestakuntzako irakasle, gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonei eskolak emanez, batez ere emakumeei.
2001etik 2012ra Garapenerako Lankidetza Zerbitzuko teknikari izan zen Gasteizko Udalean, eta Garapenerako eta Giza Eskubideetarako Sentsibilizazio eta Hezkuntza Arloaren ardura hartu zuen.
Epe hori bukatuta, Eusko Jaurlaritzak 2012ko Garapenerako Lankidetzako "Ignacio Ellacuría" saria eman zion, Saharako Emakumeen Batasun Nazionala Babesteko Euskal Sarearekin ex aequo partekatu zuena.[2]
Hainbat elkartetako kide izan da, baina bere grina eta konpromiso nagusia feminismoarekin egon da beti. Era berean, María de Maeztu Forum Feministako kidea da, eta erakunde horren buru 2024tik.[3] Forumak Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen 2014. urtean, borroka feministan izandako esperientzia luzeagatik.
Feminismoa eta garapenerako lankidetza dira bere interesgune nagusiak, eta gai horiekin zerikusia duten ikastaro, hitzaldi eta bestelako jarduera ugari antolatu eta eman ditu.[4][5][6]
2013an, genero-berdintasunari buruzko prestakuntza handitu zuen, eta Teoria Feministako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Institutuan, eta Literatur Kritika Feministakoak Skolastikan, Bilboko Literatur Eskola Feministan.[7]
Urte horretan bertan sortu zen "La hora violeta" Irakurketa Klub Feminista sortu zuen, Gasteizko Udaleko Jabekuntza Feministarako Eskolan zenbait talde dinamizatuz. Talde horietan ere feminismoari buruzko prestakuntza ematen du.
2016. urtetik darama Irakurketa Kluba Arabako kuadrilletako herrietara eta Trebiñoko enklabera, Laia Eskolaren, Berdintasunerako eta Emakumeen Jabekuntzarako Arabako Foru Aldundiaren Eskolaren esparruan.[8][9]
Kuadrilla ezberdinetako hauetariko hainbat taldek parte hartzen dute urtero Gasteizen ospatzen den "Poetak maiatzean" Nazioarteko Poesia Jaialdian.[10]
Begoña Etayok dioenez, "irakurketa feministako klubak ahalduntze-iturri dira emakumeentzat, bai norbanakoarentzat, bai taldearentzat".[11] La hora violeta bloga ere sortu zuen.[12]
Irakurketa-klubekin egindako lan hori eskertzeko, Aldundiak omenaldia egin zion Arabako kulturari egindako ekarpenagatik eta egindako ibilbideagatik.
Hogei urte baino gehiagoz Mujeres Creando Boliviako kolektibo feministarekin lankidetzan aritu da, batez ere azken urteotan, indarkeria matxistaren aurkako proiektuetan.
Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012an Garapenerako Lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria, Eusko Jaurlaritzak emana. 'Ex aequo', Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari Laguntzeko Euskal Sarearekin.[2]
- 2023an Martxoaren 8a dela-eta, Arabako Foru Aldundiak Arabako kultura-arloko emakumeei aitorpena.[13]
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- “A dónde va el feminismo” artikulua, “Mujer Pública” aldizkariaren 2. zenbakian, 2010. Boliviako “Mujeres Sortzen”-ek koordinatutako nazioarteko aldizkaria.[14]
- Elkarrizketa “Bidaia” aldizkarian: I. urtea, 2. zk., 2011, genero eta garapenari buruzkoa. “Hegoaldeko emakumeak. Aldaketa-ahotsak”.[15]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Begoña Etayo Ereña. .
- ↑ a b «Premio Ignacio Ellacuría de Cooperación para el Desarrollo» www.elankidetza.euskadi.eus 2016-11-01.
- ↑ «La causa de la violencia de género es la desigualdad» EITB.
- ↑ «Jornadas para visibilizar el papel de la mujer en la literatura y la ciencia» www.vitoria-gasteiz.org.
- ↑ Exposición mujeres Afganistan. .
- ↑ Acción Social de la Caja Vital organiza actividades de igualdad de género para mayores de 55 años. .
- ↑ SKOLASTIKA – Donde el estudio se convierte en en ocio. 2023-09-08.
- ↑ «Club de lectura - laia - web.araba.eus» laia.araba.eus.
- ↑ «Amurrion ospatu dute Laia Eskolaren 5. urteurrena - Amurrio» Aiaraldea.eus.
- ↑ Komunitatea, Arabar Errioxa. (2021-05-16). 🔸La programacion del Festival ‘Poetas en Mayo’21 recala en Rioja Alavesa - Rioja Alavesa. .
- ↑ Pariza, Sara López de. (2023-03-04). «La Diputación alavesa homenajea a tres mujeres ligadas al ámbito de la cultura en el territorio» El Diario Vasco.
- ↑ LA HORA VIOLETA 2.
- ↑ Orduna, Carlos Martínez. (2023-03-04). «Cultura alavesa con nombre de mujer» Diario de Noticias de Álava.
- ↑ «mujer pública #2» Zapateneo.
- ↑ Género y desarrollo. Entrevista a Begoña Etayo.. .