Begoña Lasagabaster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Lasagabaster


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 24a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 23a - 2004ko urtarrilaren 20a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 22a - 2000ko urtarrilaren 18a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaIrun1962ko irailaren 22a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Begoña Lasagabaster Olazabal (Irun, 1962ko irailaren 22a) abokatu eta politikari abertzalea da. 1996tik 2008ra Espainiako Diputatuen Kongresuan Eusko Alkartasunako ordezkaria izan zen.

Salamancako unibertsitatean zuzenbidea eta Brujasko (Flandria, Belgika) Europako kolegioan Goi Ikasketa Europarrak ikasi zituen. Elkarte zuzenbidean, zuzenbide zibilean eta nazioarteko zuzenbide pribatuan aditua da besteak beste.

1987 eta 1991 bitartean Karlos Garaikoetxearen idazkari izan zen, hau Europako Legebiltzarreko diputatu zen artean.

Bere alderdiaren baitan ere Batzorde Nazionaleko kide da. Zehazki nazioarteko harremanen arduraduna da exekutiba horretan.