Bel Pozueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bel Pozueta


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Q69822806 Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Isabel Pozueta Fernández
JaiotzaAltsasu1965eko irailaren 21a (58 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksexologoa, soziologoa, aktibista eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok
Altsasuko Indarra
Euskal Herria Bildu
IMDB: nm10104907 Edit the value on Wikidata

Maria Isabel "Bel" Pozueta Fernández[1] (Altsasu, 1965eko irailaren 21a) nafar soziologoa, sexologoa eta sexu-hezitzailea da. Komunikabideetan ezagun egin da, halaber, Altsasu auziaren harira auzipetutako gazteen gurasoek sortutako Altsasu Gurasoak taldearen bozeramaile lanetan aritu izan delako. 2019ko martxoaren 13an EH Bilduk urte bereko Espainiako hauteskunde orokorretan koalizioaren Nafarroako zerrendaburua izango zela eman zuen aditzera.[2] Ez zuen diputatu izatea lortu, baina azaroaren 10ean egindako hauteskundeen errepikapenean ere postu bera hartu zuen zerrendan.[3] Hirugarren indarra izanda, eserlekua lortu zuen eta gaur egun diputatua da.[4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bel Pozueta 1997an, Guaixen egindako elkarrizketa batean.

Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsiatean, eta Alcaláko Unibertsitatearen Zientzia Sexologikoen Institutuan Sexologia masterra gauzatu zuen sexologian aditu bilakatzeko. 1994 eta 2006 bitartean Etxarri Aranatzeko Emakumeentzako Arreta Zentroko (Osasunbidea) sexu hezitzaile bezala aritu zen lanean. Hezkidetzan eta sexologia klinikoan aditua, Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan sexu-heziketaz arduratu da,[5] eta arlo horretako Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren zenbait hezkuntza-programaren kolaboratzaile izan da.[6]

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako irakasleentzako formakuntza ikastaroetako hizlaria izan da, eta sexologiari, sexu-heziketari zein hezkidetzari buruzko jardunaldietan parte hartu du Espainia osoan zehar.[7][8] Honetaz gain, Gasteizko udalaren gazteentzako sexologia zerbitzuan lan egindakoa da.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikan aktiboki parte hartu ez arren 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan Euskal Herritarrok koalizioaren zerrendan 31. postuan joan zen,[9] eta 2003ko udal hauteskundeetan berriz Altsasuko Indarra plataformaren zerrendako 11. postuan.[1]

2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroako Gobernua babesten zuten lau alderdien arteko hautagaitza bateratua osatzearen aldeko manifestua sinatu zuen.[10] Altsasuko Gure Esku Dago ekimenean parte hartu zuen, herri-galdeketa antolatuz.[11]

Bel Pozueta ezagun egin zen komunikabideetan Adur Ramirez de Alda gazte altsasuarraren ama izateagatik, Altsasuko auziaren harira espetxeratua. Kasua hasi zenetik Altsasu Gurasoak plataformaren bozeramaile lanetan jardun du, zenbait komunikabidetan edota eztabaida-lekutan haren egoera salatuz.

2019ko martxoan politika instituzionalera igaro zen, Espainiako hauteskunde orokorretan Kongresurako EH Bilduren zerrendaburua izango baita. Honen harira, Altsasu Gurasoak plataformak adierazi zuen talde gisa ez zutela hautagaitza jakinik babestuko.[12] Haren hautagaitza aurkezteko egindako agerraldian Bel Pozuetak esker oneko hitzak eskaini zizkien plataformako gainerako gurasoei, eta bertako kide izaten jarraitu arren etikagatik ez zuela bozeramaile izaten jarraituko adierazi zuen.[13]

Hauteskundeetan ez zuen diputatu izatea lortu, 400 botoko aldeagatik PSNk bigarren esarleku bat eskuratu baitzuen.[14] Azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatuko zirela iragarri ondoren, berriz ere hautagai izango zela jakinarazi zuen.[3] Hauteskunde hauetan EH Bilduk nabarmen egin zuen gora boto kopuruari zegokionez Nafarroan, eta Pozuetak diputatu eserlekua eskuratu zuen.[4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bel Pozueta Antton Ramirez de Aldarekin ezkonduta dago eta bikoteak hiru seme-alaba ditu.[15] Aisialdiari dagokionez korrika egitea gustuko du, eta zenbait lasterketatan parte hartu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «E D I C T O» vLex (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  2. Berria.eus. «Bel Pozueta izango da EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Kongresurako» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  3. a b «La madre de Altsasu volverá a buscar un escaño en el Congreso para 'denunciar las injusticias'» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
  4. a b Letona, Xabier. (2019-11-11). «Nafarroan Navarra Suma garaile eta EH Bilduko Bel Pozuetak eserlekua lortu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  5. TaPuntu. «Sexualitatea, denon eskura - Kronika» www.kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  6. (Gaztelaniaz) «PONENTES» Coeducando 2010-11-17 (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  7. (Gaztelaniaz) «II Jornadas sobre educación sexual» Dialogasex 2018-10-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  8. (Gaztelaniaz) «Taller de sexualidad para discapacitados» La Rioja 2012-02-14 (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  9. http://www.juntaelectoralcentral.es/cs/jec/documentos/NAVARRA_1999_Candidaturas.pdf
  10. «Nafarroako hautagaitza bateratuaren alde» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  11. Berria.eus. «Prozesua ere piztuko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Miembros de Altsasu Gurasoak: "No apoyamos ninguna candidatura política concreta". Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  13. Berria.eus. «Bel Pozueta:«Borrokarako grina piztu dit Altsasuko auziko injustiziak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  14. «La madre de Altsasu se queda a las puertas del Congreso» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
  15. (Gaztelaniaz) «Altsasu-Iruña-Madrid. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]