Belo (argipena)
Itxura
Belo hitzak adiera zenbait ditu:
- beloa, burua eta aurpegia estaltzen duen zapia, fularra edo errezela;
- greziar mitologiako zenbait pertsonaiaren izena da,
- Egiptoko errege bat, Poseidon eta Libia edo Eurinomeren semea eta Agenorren anaia bikia. Ankinoerekin ezkondu zen, Nilo ozeanidaren alaba bat zena, eta, honekin, Danao, Egipto, Zefeo, Fineo, Fenix, Agenor eta Troniaren aita izan zen, azken hau Araboren ama. Egiptoar kolonia bat Babiloniara eraman zuen eta han Zeus egiptoarra edo Zeus Belosekin identifikatzen zen, Bel Marduk jainko babiloniarraren transliterazioa (Ikus 8. zenbakia). Hil zenean, bere seme Egipto eta Danao heredentziagatik borrokatu ziren, eta, bake egite saiakera batean, Egiptoren berrogeitamar semeak, Danaoren berrogeitamar alabekin ezkonduko zirela adostu zuten, azken hauek, bere aitagandik, euren senarrak ezkon gauean bertan hiltzeko agindua jaso zutelarik.
- Tiroko asiriar errege bat, Ana, Tias, Pigmalion eta Elisaren aita, azken hau, Dido bezala ezagunagoa zena. Zipre konkistatu zuen eta Teukrori eman zion, han Salamina berri bat sortu zuena. Tiroko Matan I.a errege historikoaren mitifikazio bat izan daiteke.
- Lidiako errege bat, Alzeogandik Heraklesen biloba. Niniveren sortzailea izan zen Nino heraklidaren aita izan zen.
- Poseidon eta Augiasen alaba zen Agameda aztiaren semeetako bat.
- Zizeronen arabera, Belo, Herkules Indiko edo Bosgarren Herkulesen gaitzizena zen.
- Libiako errege bat, Lamia krudelaren aita. Zerrenda honetako lehen pertsonaiarekin identifika daiteke.
- Zefearen aita.
- Bel, babiloniar jainkoa.
- Belo, Mendebaldeko Virginiako herria.
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |