Edukira joan

Belona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belona
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaBellona
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakEnio
Familia
AitaJupiter
AmaJunon
Ezkontidea(k)Marte
Bikotekidea(k)Marte

Belona edo Bellona, erromatar mitologian, gerraren jainkosa zen (latinezko bellumetik, gerra), Fortzis eta Zetoren alaba, edo Junorena, Marteren emazte edo laguna, bertsioen arabera, jainko honen arreba ere izan daitekeen arren. Greziar mitologiako Enioren jainkosa baliokidea da, eta, Marte bezala (Aresen baliokidea), Enio baino askoz ezagunagoa.

Bellonaren jatorria urrunekoa da; izan ere, jatorri etruriarreko jainko-jainkosa zaharrenetakotzat jo izan da, edo, behintzat, Lazio eskualdeko bertakotzat. Izan ere, egitate horrek adieraziko luke gerrari lotutako jainkosa originala izango litzatekeela, eta dagoeneko garaia primitiboan Martera hurbilduko litzatekeela, jatorri primitiboko beste jainko bat zena. jatorriz, bere izena Duellona izan zitekeen.[1]

Uste zenez, erromatarren jainko numenetako bat zen (mitologia berezirik gabekoa).

Politikoki, kanpo gerrari buruzko Senatuaren biltzar guztiak, Belonaren tenpluan ospatzen ziren, Kapitolio muinoan, pomeriumetik kanpo. Tenplu hori, K.a. 296an eraikia eta K.a. 48an su emana izan zen. Belonaren jaia, ekainak 3an ospatzen zen.

Irudi erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasko, koraza, ezkutu, arma (ezpata eta/edo lantza) eta zuzi batekin irudikatu ohi zen, eta, gainera, batzuetan gurdi bat gidatzen zuen, Marteren gerra-gurdiaren prestaketaren mitoarekin lotuta zegoena, Eris (liskarra), Fige (ihesa) eta Fobosekin (beldurra) batera. Kasu gehienetan buruan kaskoa jarrita edo ilea aske eta nahasita duela agertzen da.[1]

Irudikapenak Europako Artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belona, Rembrandt edo Henri Rousseau bezalako margolariek eta Auguste Rodin bezalako eskultoreek erretratatu zuten. François Ruderen eskultura ospetsua den Marsellesan agertzen da.

Urbetik kanpo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bellonak, erromatar jainkosa gisa, garrantzi erlatiboa izan zuen, aldi batzuetan Marteren itzalpean egon baitzen. Hala eta guztiz ere, konkistatutako lurralde bakoitzean atzerriko jainkosa batzuekiko loturak arrakasta izan zuen eskualde jakin batzuetan.

Aldaketa une handi bat etorri zen Kapadoziako Mâ jainkosarekin elkartu zenean. Ekialdeko jainkosa horren hedadura handia inperioaren garaian gertatu zen, Ekialdeko beste kultu batzuekin gerattu zen bezala. Bina jada Errepublikaren amaieran bazegoen. Hain zuzen ere, Silarekiko harremana nabarmendu zuen, hark gurtu egiten baitzuen.. Bi jainkosen arteko loturaren ondorioz sortu zen jainkosari Mâ-Bellona izena eman zioten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) Solís Montero, Javier. (2019-01-12). «El Culto A Bellona, la diosa guerrera» El Café de la Lluvia (kontsulta data: 2025-04-10).

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]