Beningo Erreinua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bandera
HiriburuaBenin City, garai hartean Edo izena zuen.
Hizkuntza ofiziala(k) Edoa
beste hizkuntzak: Yoruba, Ịzọn
Herritarra benindar
Gobernua Monarkia
 -  Oba
Azalera
 -  Guztira 90,000 km² km2

Beningo Erreinua, baita Edo Erreinuaere, Afrikako mendebaleko antzinako erreinua izan zen (1180-1897), Gineako Golkoan, gaur egungo Nigeriaren hego-mendebaldean. Bere gune nagusia Benin izena zuen (Benin City). Herrialde aberatsa izan zen, batez ere boli, piperbeltz, palma olio eta esklabuen trafikoari esker. Britaniarrek 1897an menderatu zuten. Oso ospetsua izan zen, bestetik, bertan brontzez egindako eskulturei esker.

Esklaboen trafikoa diru-iturri nagusietariko bat izan zen Beningo Erreinuan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beningo erreinua tradizioz yoruba herriarekin lotuta dago. Sortzailea Eweka pritzea izan omen zen, Ife, yorubentzat antzinako hiri sakratuarekin lotuta. Hiri horretan hildako erregeen burezur biltzen dira. XII. mendean Beningo hiriaren ingurua oihanez inguratuta zegoen. Biztanleak edo hizkuntzako herriak ziren, talde txikietan sakabanatuta eta haien artean aurrez aurre jarrita. Tradizioaren arabera, buruzagi desberdinek bateratzea erabaki zuten eta horretarako Oranyan, Ifeko erregea aukeratu zuten. Oranyan Benin hirian denbora gutxi egon zen baina nahikoa bertako buruzagi baten alabarekin seme bat izateko, Eweka. Euweka Beningo lehenengo errege edo oba izan zen. Historialari batzuek kondaira hau beste modu batez interpretatu dute: Benin kanpotarren menpean zegoen eta Ewekaren historiaren bidez bertakotasuna eman diote erresumaren sorrerari. Erreinua inoiz ez zen oso handia izan. Hasiera batean hiri-estatu bat besterik ez zen, hau da, hiria eta haren ingurua.

1484an Gineako Golkoan lehorreratu ziren europarrak (portugaldarrak) lehen aldiz, Joao Affonso d'Aveiro, eta bi herri mendeetan harreman estua izan zuten. XVI. mendetik aurrera Benin esklaboen salerosketa-gune garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. XVII. mendean Beningo erreinuak bere urrezko garaia ezagutu zuen. Haren mugak ekialdetik Niger ibaiaraino eta hegoaldean Ozeano Atlantikoaraino ailegatzen ziren. Iparraldean muga sabanarekin bat egiten zuen; mendebaldean, aldiz, yoruba erresumekin. Garaiko iturri holandarren arabera, urte haietan Beningo Erreinuaren ejerzitoak 20.000tik 100.000 lantza izan zitezkeen.[1] Gerrarako nahiago zituzten mandoak zaldiak baino, erresistentzia handiago zutelako.[2]

XIX. mendean, britainiarrak joan ziren Benina, eta bertako erreinua beren mende hartu zuten. 1883tik aurrera kolonizatzaile frantsesek Cotonou inguruko kostaldea hartu eta 1975era arte Dahomeyko Errepublika izango zen herriaren kolonizazioari hasiera eman zioten. Arteak (brontzezko eta bolizko irudiak; behe-erliebeak, XIII-XVIII. mendeetakoak) famatu zuen Beningo Erreinua. Frantses eta ingeles kolonizatzaileek hondatu egin zuten, ordea, XIX. mendearen bukaeran. Beningo antzinako Erreinuak hartzen zituen lurraldeak egungo Benin eta Nigeria estatuetako eremuetan hedatzen ziren.

Pertsonai handi baten burua, XVI: mendekoa.

Beningo Obak edo Erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beningo eskultura asko britaniarrek Europara eraman zituzten.
  1. Eweka I.a (1180 inguru - 1245)
  2. Uwuakhuahen (1246 - 1250)
  3. Ehenmihen (1250 - 1260)
  4. Ewedo (1260 - 1274)
  5. Oguola (1274 - 1287)
  6. Edoni (1287 - 1292)
  7. Udagbedo (1292 - 1329)
  8. Ohen (1329 - 1366)
  9. Egbeka (1366 - 1397)
  10. Orobiru (1397 - 1434)
  11. Uwaifiokun (1434 - 1440)
  12. Ewuare Handia (1440 - 1473)
  13. Ezoti (1473 - 1475)
  14. Olua (1475 - 1480)
  15. Ozolua Konkistatzailea (1480 - 1504)
  16. Esigie (1504 - 1547)
  17. Orhogbua (1547 - 1580)
  18. Ehengbuda (1580 - 1602)
  19. Ohuan (1602 - 1656)
  20. Ohenzae (1656 - 1661)
  21. Akenzae (1661 - 1669)
  22. Akengboi (1669 - 1675)
  23. Akenkbaye (1675 - 1684)
  24. Akengbedo (1684 - 1689)
  25. Oreoghene (1689 - 1701)
  26. Ewuakpe (1701 - 1712)
  27. Ozuere (1712 - 1713)
  28. Akenzua I.a (1713 - 1740)
  29. Eresoyen (1740 - 1750)
  30. Akengbuda (1750 - 1804)
  31. Obanosa (1804 - 1816)
  32. Ogbebo (1816)
  33. Osemwende (1816 - 1848)
  34. Adolo (1848 - 1888)
  35. Ovonramwen (1888 - 1897) (Britaniarrek boteretik kendu eta erbesteatu arazi zuten.)

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko latoizko plaka; Beningo Obare jauregia erakusten du.

Benin izan zen arte eskultorikoa gehien landu zuen Afrikako erresuma. Normalean erregeen enkarguak ziren eta mota askotako materialak erabiltzen zituzten: brontze, burni, boli, zeramika eta egur. Afrikako arte figuratiboa Beninen aurkitu zuen bere babes nagusia zeren eta Islamek arte mota hau debekatu egiten baitzuen; debeku hau, izakien irudiak egiteko debekua, poliki-poliki Afrika beltzean zabaltzen joan zen. Beninen, ordea, estatuak, maskarak, jainkoen irudiak egiten ziren. Baita musika-tresnak eta beste motatako objektuak. Gordetzen diren pieza zaharrenak XV. mendeko maskara batzuk dira. Arteak funtzio erlijioso eta politikoa zuen. Pieza hauek erlijio zeremonietan eta monarkiaren ekintzetan erabiltzen ziren. Erregen botereak jatorri jainkotarra zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sandra T. Barnes (1997). Africa's Ogun: Old World and New. Indiana University Press, 44.or. ISBN 978-0-25321-083-8.
  2. Henry Ling Roth (1968). Great Benin: Its Customs, Art and Horrors. Londres: Taylor & Francis, 127.or.
  3. http://www.artehistoria.com/v2/contextos/1326.htm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beningo Erreinua Aldatu lotura Wikidatan