Bentak geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 19′ 50″ N, 1° 49′ 00″ W / 43.330420°N,1.816758°W / 43.330420; -1.816758

Infobox train2.png
Bentak
Bentak irun geltokia euskotren 001.jpg
Geltoki barruko bista.
Kokapen mapa
Lineak

« Gaintxurizketa Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E2.svg  Belaskoenea »
Kokapena
Helbidea Elizatxo hiribidea, 72; 20305
Udalerria Irun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irisgarria Geltoki erabilgarria 
Zerbitzuak Txarteldegi automatikoak 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E2  Lasarte-Oria - Hendaia
Lurraldebus E22  Hondarribia - Bidasoa Ospitalea - Araso - Txingudi
E24  Irun - Donostia Ibaeta
E26  Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
E27  Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo – Donostia
E28  Hondarribia - Irun - AP-8 - Donostia
E77  Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
Irunbus L2  San Juan - Bentak - Txingudi
Bestelakoak Cercanias Logo.svg  Irungo Bentak

Bentak Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Irun udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Elizatxo hiribidean, hain zuzen ere. Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 17,530. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak bi sarbide ditu bestibulu eraikinera, Elizatxo hiribidetik eta Andrearriaga ibilbidetik. Eraikinak bestibulua jasotzen du, eta txarteldegi automatiko eta balioztatze-makinaz hornituta dago. Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, eta nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Sarbide erabilgarria  Andrearriaga ibilbidea, 7
  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide erabilgarria  Elizatxo hiribidea, 72

Geltokiaren egoera dela eta, Arartekoak egindako EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoaren arabera geltokiaren irisgarritasuna ez dago bermatuta.[2] Hala ere, geltokia erabilgarria da.[3] 2018ko uztailaren 17an Gipuzkoako Foru Aldundiak oinezkoentzako pasabidea moldatu zuen Elizatxo hiribidean, geltokira sarbidea seguruago bihurtzeko asmoz.[4]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren ondoan Renfeko Aldirien Irungo Bentak geltokia dago, eta sarbideen inguruetan Irunbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituzten Andrearriaga 23 eta Elizatxo hiribidea 62 (Bentak) autobus geralekuak daude, hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]