Irun Ficoba geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 20′ 57″ N, 1° 47′ 11″ W / 43.349276°N,1.786468°W / 43.349276; -1.786468

Infobox train2.png
Irun Ficoba
Euskotren Puente Internacional.jpg
Irun Ficoba geltokia, antzinako izendapenarekin.
Kokapen mapa
Lineak

« Irun Colón Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E2.svg  Hendaia »
Kokapena
Helbidea Iparralde hiribidea, 61; 20304
Udalerria Irun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 1913ko uztailaren 13a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Txarteldegi automatikoak 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E2  Lasarte-Oria - Hendaia

Irun Ficoba (lehen Nazioarteko zubia/Puente Internacional), Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Irun udalerriko Anaka auzoan kokatuta dagoena, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan, hain zuzen ere. Lapurdi eta Ipar Euskal Herriko mugaren ondoan kokatuta egoteagatik Nazioarteko zubia/Puente Internacional du jatorrizko izen, geltokiak aduana kontrol funtzioa zuen eta. 2010ean gaur egungo izena, Irun Ficoba, hartu zuen.[1] Euskotrenen Hendaiako geltokiarekin batera 1913ko uztailaren 13an inauguratu zen,[2] eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 20,890. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa, eta kanpoaldean bizikleta aparkalekua du.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Iparralde hiribidea, 61

Nazioarteko zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913ko uztailaren 13an Topo zerbitzua Irunetik Hendaiara luzatu zen, eta tartean Nazioarteko zubia/Puente Internacional izeneko geltokia inauguratu zen.[4] Geltokiak aduana kontrolaren funtzioa zuen. Hori dela eta, nasa bitan banatuta zegoen, hesi baten bidez. Trena hesiaren aurreko aldean gelditu eta bidaiari guztiak jaitsi behar zuten kontrola pasatzeko, ondoren trenera berriro igotzeko, hesiaren beste aldean. Denboraldi batez trenez ere aldatu behar izan zen, geltoki hau eta Hendaiakoaren artean anezka ibilgailu bat zegoelarik.

Gaur egun, herrialdeen arteko muga kontrolarik ez dagoela, geltokiak bere jatorrizko funtzioa galdu du, eta horren ordez, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan kokatuta dagoenez, geltokiak honi ematen dio zerbitzu. Hala, 2010ean Euskotrenek geltokia Irun Ficoba berrizendatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  El Diario Vasco «La parada del Topo 'Puente Internacional' se denomina ahora 'Irun-Ficoba'» . Noiz kontsultatua: 2014-01-23 .
  2. (Gaztelaniaz)  Olaizola, Juanjo «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ . Noiz kontsultatua: 2018-11-24 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril Eléctrico de San Sebastián a la frontera (Ferrocarril de San Sebastián a Hendaya- El Topo)» www.spanishrailway.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-24 .
  4. (Gaztelaniaz)  Olaizola, Juanjo «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ . Noiz kontsultatua: 2018-11-24 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]