Fanderiako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 18′ 30″ N, 1° 53′ 21″ W / 43.308294°N,1.889037°W / 43.308294; -1.889037

Infobox train2.png
Fanderia
Euskotren fanderia geltokia.jpg
Fanderiako tren geltokia.
Kokapen mapa
Lineak

« Errenteria Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E2.svg  Oiartzun »
Kokapena
Helbidea Fanderia pasealekua, 12; 20100
Udalerria Errenteria,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 7. gunea
Irekiera 2011ko martxoaren 5a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Itxaron gela Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E2  Lasarte-Oria - Hendaia
Bestelakoak Autobusa Errenteriako Urbanoa
U7   Xenpelar - Perurena
U22   Morrongilleta - Lartzabal
Taxi Taxi

Fanderia Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Errenteria udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Oiartzungo geltoki berriarekin batera inauguratu zen, 2011ko martxoaren 5ean,[1] eta Mugi sistemaren 7. tarifa-gunearen parte da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 10,400. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak eskailera zein igogailuz hornitutako bi sarbide ditu, eta bestibulua bi sarbideen arteko mailan dago. Gainera, bi sarbideak elkarri komunikatuta daude, herriko bi guneen arteko komunikazioa erraztuz, geltokirako sarbide funtzioa izateaz gain.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Taxi Sarbide irisgarria Fanderia pasealekua, 12
  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Erramun Astibia kalea, 17

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanderia pasealekua eta Erramun Astibia kaleen arteko maila batean kokatzen da, Fanderia pasealekua behe-mailan, eta Erramun Astibia kalea goi-mailan gelditzen direlarik. Tarteko maila gauzatzeko lautada bat sortu da, 720 metrotan zehar hormigoizko pantaila-hormek eutsitakoa, eta lautadan zehar zabaltzen da trenbidea eta geltokia bera ere.[3] Hala, bestibulua errepidearen ondoan dauden etxebizitzen eta goialdean dagoen urbanizaziorako oinezkoen sarbidearen arteko mailan dago. Hori dela eta, igogailua eta kristaldegi handiak ditu. Pasealekua eta kalearen arteko bi mailak igogailu bidez lotzen dira, eta igogailuak geltokirako sarbide funtzioa ere egiten du, bi sarbideak guztiz irisgarri eginez.

Geltokiak aterpedun nasa zentral bakarra eta bi trenbide ditu. Bestibulu eraikina, hormigoiz eta beiraz sortutakoa, erdi mailan kokatzen da, eta horra bi sarbide ditu, beheko mailatik (Fanderia pasealekua) eta goiko mailatik (Erramun Astibia kalea). Bestibuluak txarteldegiak eta balioztatze-makinak jasotzen ditu.[4]

Eraikuntza lanekin batera 1.550 metro luzerako trenbide bikoizketa egin zen Fanderia-Oiartzun trenbide tartean, eta geltokiaren ingurua urbanizatu zen. 2011ko martxoaren 5ean geltokia martxan jarri zen, eta urte bereko uztailaren 31tik trenbide bikoitza dago Fanderia-Oiartzun trenbide tartean.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Errenteriako Urbanoen zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]