Beppe Grillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beppe Grillo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiuseppe Piero Grillo
JaiotzaSan Fruttuoso (en) Itzuli1948ko uztailaren 21a (75 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Familia
Ezkontidea(k)Parvin Tadjik (en) Itzuli  (1996 -
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, komediantea, politikaria, idazlea eta aktibista
Altuera174 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa 5 Izar Mugimendua

IMDB: nm0342020 Allocine: 59703 Allmovie: p138821
Twitter: beppe_grillo Instagram: beppe_grillo_ Youtube: UCQcJBvpY1i6jGAJvzKfv7Lg Musicbrainz: 54e10ad5-c7dd-430c-a11b-2ef9f7b1d7e6 Songkick: 2510676 Discogs: 698954 Edit the value on Wikidata

Giuseppe Grillo, Beppe Grillo bezala ezaguna (Genova, 1948ko uztailaren 21a) Italiako umorista eta aktorea da, bere emanaldietan politikariak eta korporazioak kritikatzeagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komedian kasualitatez hasi zen, proba batean bakarrizketa inprobisatzeko gai izan baitzen 1977an. Umorea kritikatzeko erabiltzeko erabakia 1985ean hartu zuen. Hastapenean, bere ustez telebistako gehiegizko melodramatismoa salatu bazuen ere, berehala iragarki faltsuen eta produktu kutsakorren aurka egin zuen.

1987an, RAI telebista publikoko saio batean, Grillok Bettino Craxi Lehen Ministroa kritikatu zuen ustelkeriaren susmoak egotziz. Izan ere, Craxi Txinako Herri Errepublika bisitatzen ari zela, Grillok esan zuen:

Txinatar guztiak sozialistak baldin badira, nor lapurtzen dute?

Nahiz eta Craxiren gobernuko ustelkeria masiboa epaitegietan frogatuta egon (Craxi bera Tunisian hil zen erbesteratuta, Italiara itzuli ezinik), orduz geroztik oso gutxitan agertu da Grillo Italiako kate publikoetan, baita Silvio Berlusconiren Mediaset media sarean ere. Hala ere, 1993an, azkenean RAIra bueltatu zenean, 16 milioi ikusleko audientzia eskuratu zuen.

Hori dela eta, leporaino betetzen diren antzokietan ematen ditu gobernu eta korporazioen aurkako ikuskizunak; energia, ustelkeria, globalizazioa, adierazpen askatasuna edo teknologia ditu hizpide ohikoak. Parmalat enpresako ustelkeria kasuak leher egin baino askoz lehenago salatu zuen Grillok, finantza hutsuneak begi bistakoak zirelakoan. Internet ere erabili ohi du (Wikipedia goraipatu du ezaguerak partekatzeko balioarengatik), eta berak idatzitako bloga Italiako irakurriena da. 2005eko urrian, Time aldizkariak Europako 25 heroietako bat izendatu zuen Grillo.

2009an 5 Izar Mugimendua sortu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beppe Grillo Aldatu lotura Wikidatan